Exxon multinazionalak urtero %17 hazi nahi ditu CO2 emisioak, filtratutako dokumentuen arabera

  • Prentsara filtratuta heldu diren ExxonMobil multinazionalaren barne-dokumentuek erakutsi dute petroleoaren erraldoi honek 2025 bitartean urtero % 17 hazi nahi dituela karbono dioxido emisioak.


2020ko urriaren 7an - 15:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bloomberg hedabideak lehertu du eskandalua eta azaldu duenez, Exxon-en planak aurrera eramanez gero, Greziak urtebetean atmosferara isurtzen duen karbono kopurua gehituko luke multinazional honek urtero atmosferara, edo bestela esanda, erregai gisa ikatza darabilten 26 energia plantak adinako kutsadura.

ExxonMobileko zientzialariek hainbat hamarkadatan klima aldaketaren berri izan dute, baina informazio hori ezkutatu egin dute eta ez dute emisioak murrizteko konpromisorik hartu nahi, nahiz eta beste petrolio konpainia batzuek murrizketak iragarri, presio kanpaina publiko izugarrien ostean bada ere.

ExxonMobil enpresaren birfindegi bat, AEBetako Louisiana estatuko Baton Rouge hirian. WClarke / CC BY-SA 4.0

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!