Uztailaren 24an jakinarazi zioten Barakaldoko emakume bati etxetik botako zutela astearte honetan, baina mobilizazio eta protestek behin behinekoz etxegabetzea gelditzea lortu dute. Biolentzia matxistaren biktima da emakume hau, eta bi seme ditu bere karguan. Horrez gain, ez du beste bizilekurik; beraz, etxe kaleratze hau jurisprudentziaren aurka izango litzateke.
Hogei bat pertsona elkartu dira Barakaldoko Felicidad kalean, bertako bizilagun bat etxetik bota nahi baitzuen Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Aholkularitzak, baina etxegabetzea gelditzea lortu dute protesten bidez. Berri Otxoak Gizarte Bazterketaren Aurka eta Gizarte Eskubideen Aldeko elkarteak jakinarazi duenez, etxetik bota nahi duten emakumea adin gabeko bi semeekin bizi da.
Gizarte bazterketaren aurkako eragile honek eta Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak prentsa ohar baten bidez azaldu dutenaren arabera, etxegabetze saiakera honek protokolo, arautegi eta jurisprudentzia guztiak urratzen ditu, “adin gabekoak bere kargu” dituen biolentzia matxistaren biktima baita etxetik bota nahi dutena.
Etxegabetzearen irregulartasunaz gain, Barakaldoko Udalaren gizarte baliabide zerbitzuek eta Etxebide Etxebizitza Zerbitzuak familiaren eskakizunei kasurik egin ez izana salatu dute. Nahiz eta Arartekoa jakinaren gainean egon, erantzunik ematen ez dietela gehitu dute.
Kasu hau salatzeko, asteartean goizeko 9:00tan kontzentrazioa egin dute etxegabetzea egin nahi duten atariaren aurrean. Murrizketarik EZ! eta No Desahucios (etxegabetzerik ez) lemapean egin dute protesta, eta goizeko 10:00ak aldean jakinarazi dute etxegabetzea behin behinekoz gelditu dutela.
Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]
EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.
Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.
Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.