Zuberoako lehen haurtzain etxe euskalduna sortuko dute Maulen

  • Ttipi Ttapa elkarteak Xübükota euskarazko haurtzain etxea zabalduko du Maulen, 2016ko urtarrilean. Zuberoan haurtzaintza zerbitzuak osoki euskaraz eskaintzen dituen lehen tokia izango da, Xiberoko Botza atariak jaso duenez.


2015eko abenduaren 10ean - 09:55
Guztira zortzi haur hartuko ditu Xübükotak
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bi haurtzainek jardungo dute bertan, eta bakoitza lau haurrez arduratuko da. Eraikinak 97 metro koadro izango ditu, eta Mauleko erdigunean egongo da kokaturik.

Egoitza badutela, orain berau egokitu eta haurtzaintzarako beharrezkoak diren materialak eskuratzea dagokie. Horretarako crowdfunding kanpaina jarri dute abian, 3.000 euro lortzeko xedearekin. Ekarpenak xubukota.org webgunean edota Karena.eu atarian egin daitezke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zuberoa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!