Euskararen ofizialtasuna eztabaidagai asteazken honetan, Europako Batasunean

  • Espainiako Gobernuak proposamen berri bat igorri die gainontzeko estatu kideei. Orain aste batzuk aurkeztutako lehen testua moldatu dute bigarren proposamen honetan. Ez da espero asteazken honetan egingo den bilkuran behin betiko erabakirik hartzea, baina mahaigainean jarriko dute berriz ere euskararen, katalanaren eta galegoaren ofizialtasunaren gaia. Ofizialtasuna lortzeko ezingo du inork aurka bozkatu. 


2023ko azaroaren 15a - 10:56
Azken eguneraketa:12:53
Argazkia: Kontseilua
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Iragan urrian Europako Batasuneko estatuek euskara, katalana eta galegoaren ofizialtasunari buruzko erabakia atzera bota ondoren, Europako Batasuneko Kontseiluan euskarak “itxaron beharko zuela” adierazi zuten.  Asteazken honetan mahaigaineratuko du berriz ere gaia Europako Batasuneko Mahai Orokorrak, Espainiako Gobernuak estatu kideei bidali dien proposamen berriaren bitartez. Milek P. Ansak Berrian jaso duenez, zera zehazten du honek: euskara, katalana eta galiziera hizkuntza ofizialak direla beren eremuetan; badirela akordio administratibo batzuk Europako instituzioekin komunikazio batzuetan hizkuntza horiek erabiltzeko; eta erabakia ez dela aurrekari bat izango beste hizkuntza batzuk ofizial bihurtzeko europan. 

Espainiak Europako Batasunera lehendabizikoz bidalitako testua moldatu dute oraingoan, "testu hartatik ateratako irakaspenak aplikatuta". Baina Efe berri agentziak iturri diplomatiko batzuetatik jaso duenez, zenbait estatutako ordezkari “ez zeuden pozik”, gaztelaniaz soilik bidali duelako testua Espainiak, eta bilera baino bi egun lehenago. Herbehereetako Gobernuko iturri batek azaldu du “asteartean, bileraren bezperan, dokumentua irakurri ezinik genbiltzan”.

Eztabaidaren nondik norakoak

Euskara, katalana eta galiziera Europako Batasuneko hizkuntza ofizialen zerrendan sartu edo ez erabakiko dute, eta horretarako, hizkuntz erregimenari buruzko 1/1958 araudia moldatzeko eskaria erregistratu du Espainiak. Batzuen ustez, hori onartzekotan, “aurrerapen nabarmenak” lortuko lituzkete hizkuntzok, Europako Batasuna osatzen duten erakunde guzietan aintzat hartu beharko liratezkeelako.

Beste batzuen ustez, ordea, euskara, katalana eta galiziera “hizkuntza erregionalak” dira eta horiek onartzeak beste hainbat hizkuntza gutxituri beren ofizialtasuna eskatzeko bidea irekiko liekeela.

Aho batez onartu behar da

Europako Kontseiluak eskaera onetsi behar badu ere, Europako Batasuneko 27 herrialdeetako Atzerri ministroek osatuko dute batzordea, eta aho batez onartu beharko dute eskaera. Ezingo da kontrako botorik egon, baina abstenitu ahalko dira. Oraingoz, uzkur azaldu dira zenbait batzordekide eta Espainiako Gobernuak herrialde horiekin negoziatu beharko du, horiek abstentziora jo dezaten.


Euskara kanaletik interesatuko zaizu...
Hezkuntza Legea da arazoa, ez 5. zuzenketa

Artikulu hau katalanek lortutako amnistiari buruz idaztea nuen buruan, lorpen horrek gauza bi utzi dituelako agerian: dena negoziatzen ahal dela eta, batez ere, amnistiatik beherako edozer gauza lortzeko une historikoa alferrik pasatzen utzi dutela abertzaleek. Batzuek, betikoa... [+]


Auxtin Zamora. Bizia bete sentimendu
"Sentitu bezala egin dut ene bidea, barnean nuen oldarrarekin"

Ezagunak dira poesiaren bideetan egin dituen lanak. Batean, bere olerkiak argitaraturik; bestean, askorenek argia ikus dezaten lan eginez. 25 urte daramatza Hatsaren Poesia egunak Senperen antolatzen, eta delako egun horretan irakurtzen diren poemak liburuetan biltzen. Aurkia... [+]


Jaime Altuna. EHU-ko irakaslea eta ikerlaria
"Euskararen auzia nerabeena baino gehiago da helduena"

Jaime Altunak Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta doktoretza tesia uztailean bukatu du. Gaiaren ezagutza sakonetik eta aurrez beste ikerlariek idatzitakotik hurbildu da begirada berezi bezain zorrotzaz Gipuzkoako zenbait... [+]


Helburuetan kale eginda erditu da Hezkuntza Legea

Bilatzen zuen babes sozial eta politikoa lortu gabe argi berdea eman diote EAEko Hezkuntza Legeari, asteazken honetan Hezkuntza Batzordean. Hiru erronka zituen legeak: ikastetxe publiko eta kontzertatuen sistema duala gainditzea, ikasleen euskalduntzean jauzia ematea, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude