Euskararen kale-erabilera %13an “trabatu” da azken hamarkadan

  • Soziolinguistika Klusterrak (SLK) argitaratu dituen datuen arabera (PDF), euskararen kale erabilera azken hamar urteetan ez da ez igo ez jaitsi, "trabatuta" dago. 2011ko VI. Neurketa honetan Euskal Herri osoko 97 udalerri neurtu dituzte eta 363.616 hiztunen informazioa bildu dute. Iaz, kale-neurketen arabera, euskararen erabilera %13,3koa izan zen, eta 22 urtean 2,5 puntu egin du gora erabilerak bataz beste Euskal Herri osoan. Azken hamar urteetan geldiune bat izan dela adierazi dute.


2012ko uztailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Euskararen kale-erabilera Euskal Herrian, ehunekotan.

Klusterreko kideek ondorioztatu dutenez, "egungo baldintza soziolinguistikoekin, euskararen erabilerak goia jo du". Txostenean jaso dutenez, erabilerak ezin dezake gora egin elebidunen masa soziala eta euskararen erabilera ahalbidetzen duten sare zein guneen kopurua handitzen ez badira.

Hala ere, euskaldunen zenbatekoa kontuan hartuta, "erabilera datuak estatistikoki espero zitezkeenak baino hobeak dira" eta "oro har, euskaldunok hizkuntzarekiko fidelak gara".

Lurraldeak eta hiriburuak

Lurraldeka Gipuzkoan erabiltzen da gehien euskara kalean, %32,7; Bizkaian %9,4; Ipar Euskal Herrian %6,2; Nafarroan %5,7 eta azkenik, gutxien erabiltzen den lurraldea Araba da, %4,0.

Hiriburuei begiratuz gero, Gasteizek eta Bilbok %25eko ezagutza maila dute, eta kale erabilera %3koa. Iruñean erabilera bere horretan dago 1997az geroztik, %2,5-2,9ren bueltan. Donostian 1989tik hona ia sei puntu egin du gora erabilerak. Baina, 2011ko neurketan duela hamar urte jaso zuten erabilera bera jaso dute (%15,9), bost urte lehenago erabilera %18koa izan arren.

Euskal Herriko biztanle gehienak zonalde erdaldunenean bizi dira, hau da, ezagutza % 25 baino txikiagoa den eremuan. Biztanleria osoaren %70 inguru bizi da bertan, eta azken neurketan erabilera %3 ingurukoa da. 2006an, erabilera %4koa izan zen.

Klusterreko kideek nabarmendu nahi izan dute Gasteizen, Bilbon eta Iruñean euskara eta gaztelania ez diren beste hizkuntzak euskara baino gehiago erabiltzen direla.

Adin tarteak eta sexua

Adin-taldeak gehien hitz egiten dutenetik gutxien hitz egiten dutenera ordenatuz gero, haurrak daude lehen tokian (% 19,2), gero gazteak (% 13,4), helduak (% 11,8) eta, azkenik, adinekoak (% 9,7). Horren arabera, zenbat eta gazteago, orduan eta gehiago erabiltzen da euskara. Hurrenkera hori lurralde gehienetan betetzen bada ere, Bizkaian bada aldaketa bat: Bizkaiko adinekoek gehiago egiten dute euskaraz helduek baino azken neurketaren arabera.

Emakumezkoek gehiago egiten dute euskaraz gizonezkoek baino adintalde guztietan, adinekoetan izan ezik. Portaera hori ia lurralde guztietan gertatzen da, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan izan ezik.

Kale-erabilera neurketa

Inkesta soziolinguistikoarekin batera, Kale-Erabileraren Neurketa da euskararen termometrorik adierazgarriena eta egoera soziolinguistikoa zertan den jakiteko tresnarik garrantzitsuena, SLKren arabera. “Zenbat erabiltzen da euskara kalean?”, galdera horri erantzun nahiak bultzatu zuen ikerketa txostenean jaso dutenez. Behaketa bidez jasotzen dira datuak.

Ikastaroa EHUko udako ikastaroetan

“Euskararen erabileraren bilakaera, egoera eta norabidea, datuen argitan” ikastaroa emango dute Soziolinguistika Klusterreko kideek azken ikerketa hau xehetasun gehiagorekin azaltzeko. Uztailaren 16 eta 17an izango dira, Donostiako Miramar Jauregian.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude