Lehen aldiz Nafarroako Gobernuak eta UEMAk erdietsi dute akordioa.
Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, eta Iraitz Lazkano, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko presidenteak, elkarlanerako hitzarmena sinatu dute euskararen arnasgune diren udaletan bertako hizkuntzaren gizarte erabilerarako programak garatzeko.
Bi erakundeen artean ezartzen den lehen akordioa da eta 30.000 euroko aurrekontua izango du.
Ollo kontseilariak, hitzarmena Euskarabidearen ardatz estrategikoen barruan kokatu duenak, “euskarak espazio propioak izatearen eta bere funtzio sozialak garatzeko aukera izatearen garrantzia” nabarmendu du, eta, ildo horretan, gogorarazi du “eremu horretan ezinbestekoak direla arnasguneak, udalerri eta eskualde euskaldunak deiturikoak, hizkuntzaren arloko politika publikoek babestu beharrekoak”. “Udalerri euskaldunetan euskaraz bizi daiteke modu naturalean, eta hizkuntza belaunaldi batetik hurrengora transmititzen da, presentzia fisikoari eutsiz”, adierazi duenez. Bestalde, Nafarroako aniztasunari eta kulturari egiten dion ekarpena aipatu du, eta, beraz, “beharrezkoa da haiek zaintzea, babestea eta indartzea”, gehitu du.
Bestalde, Iraitz Lazkanok azpimarratu du garrantzitsua dela UEMAren eta Nafarroako Gobernuaren arteko harremana sendotzea eta eremu berrietara zabaltzea. “Ezinbestekoa da udalak euskalduntzea, herritarren hizkuntza-eskubideak zaintzeko, eta esparru horretan gero eta garrantzi handiagoa ematen ari gara”. Era berean, gazteak kontzientziatu beharra aipatu du, “inertziatik kontzientziara jauzi egin dezaten”.
Akordio horren bidez, udaletako euskararen erabilera planak berrituko dira, Kemen izeneko metodologiaren bidez, eta hizkuntzari buruzko aholkularitza emango zaie udalei. Era berean, kulturartekotasun-proiektu bat garatuko da toki-erakundeetan, bai eta hezitzaileak prestatzeko ekintzak ere. Itzulpen-zerbitzua emango zaie udalerriei, eta 'Salto' udalekuak antolatuko dira.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea 14 herrik osatzen dute Nafarroan: Araitz, Arantza, Arbizu, Areso, Basaburua, Baztan, Bera, Etxalar, Etxarri Aranatz, Goizueta, Igantzi, Larraun, Leitza, Lesaka. Epe laburrean Doneztebe eta Arruazu ere bertan izatea aurreikusi da.
Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.
Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
Larunbatean Arguedasen ospatu zen Erriberako Euskararen Egunaren lehen edizioa. Kultura, auzolana eta festa uztartu ziren euskararen inguruan eskualdeko herriak batu zituen jardunaldi honetan.
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.
Nafarroako biztanle gehienak (% 63) "euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak" dira, eta %17 baino ez daude aurka, Xabier Erizek eta Carlos Vilchesek Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako... [+]