Epe-irekiera iragartzeko ekitaldia antolatu dute Iruñeko Zentral aretoan 18:30ean eta gonbidapen zabala luzatu dute antolatzaileek.
Jakinarazi dutenez, musika eta umore emankizunek betetako ekitaldia “koloretsua” izango da. Gainera, herri eta entitate desberdinetako Euskaraldiaren antolatzaileek elkarrekin egoteko tartea izango dute.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da Euskaraldia 400dik gora herritan eta 16 urtetik gorako herritar denek parte hartu dezakete. Ahobizi edota Belarriprest rolak hartuko ditu jendeak hamaika egun horietan. Ahobiziek ulertzen duen orori euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute eta Belarriprestek, beraiei euskaraz zuzentzeko eskatuko dute.
Euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea eta Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea dagoela jabearaztea dira, besteak beste Euskaraldiaren helburuak.
Euskararen normalizazioaren alde Korrikak berpiztutakoa Euskaraldiarekin segi behar dela gogorarazi dute ekimenaren aurkezpenean, eta herritarrei dei egin diete aktiboki parte hartzera, ahobizi eta belarriprest gisa ez ezik, antolakuntzan ere bai. Euskaraldian ere "hitzez... [+]
Ikasle garaian bere ibilbide profesionala ingeniaritzara bideratzeko asmoa zuen arren, beste aukera batzuk bidean agertu, eta euskarari lotutako ibilbide esanguratsua egin du ordutik Alex Vadillok. AEKn 15 bat urtez, lehenik, eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuan beste 18... [+]
Hirugarren edizioa izango da 2022koa eta belarriprestak, ahobiziak eta ariguneak izango dira protagonista. Herri batzordeak prestaketa lanetan hasiko dira.
Aztarnatzaile talde batek emandako datuetatik ARGIAk jakin du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Vocento, Deia edo El Mundo-ko zuzendariekin bildu zela irailaren 14an, Bilboko Cervantes Institutuan. Bilera hartan izan zen pertsonak batek ARGIAri ziurtatu... [+]
Ez ahobizi, ez belarriprest, ez dut aurtengo Euskaraldian parte hartu. Inguru erdaldunean etxean euskaraz hazi garelako gara gu euskaldun. Guk ez genuen aukeratu, gurasoak euskaldundu ziren eta hala egokitu zaigu. Asko eman digu euskarak, nortasuna, kultura eta gauzak ulertzeko... [+]