ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Euskarabildua jardunaldiak egunerokoan baliagarriak diren teknologia burujabe eta libreak ezagutzera emango ditu

  • Euskaraz lan egitea ahalbidetzen duten eta egunerokoan baliagarri zaizkigun tresnen erakusleihoa ere izango da aurtengo edizioa.


2023ko urriaren 10an - 08:10

Oso ohituta gaude doan eta eskueran uzten dizkiguten tresna informatikoak erabiltzera. Baina horien kudeaketa ez dago norberaren esku. Euskarabildua jardunaldiek azken urteetan erakutsi digute modu burujabean kudeatu ezin den teknologiak norberaren koherentzia mehatxatu dezakeela, komunitatearen ekarpenei ateak itxi, hizkuntza txikienei hegoak moztu eta ingurumena zaintzeko ahaleginak zapuztu. Aldiz, hainbat hizlarik adierazi digute teknologia burujabeek aske egiten gaituztela, garena zaintzen dutela eta aukera iraunkorragoen, gizatiarragoen eta arduratsuagoen erakusleiho direla.

Aurtengo Euskarabildua jardunaldietan arreta jarri nahi dugu aukera iraunkorragoetan, gizatiarragoetan eta arduratsuagoetan. Hau da, Google unibertsotik haratago, software librea eta burujabea herritarrei hurbiltzeko lan egiten duten kolektiboak eta proiektuak aurkeztuko dira.

Besteak beste, Frantziako hezkuntza eredua aurkeztera etorriko da Frantziako Hezkuntza Ministerioko software eta hezkuntza-baliabide irekiko eta aniztasuneko proiektuen arduraduna sektore digitalean, Alexis Kauffmann.

Jardunaldiak egunerokoan baliagarri zaizkigun hainbat tresna ere aurkeztuko ditu, norberaren beharretara parametrizagarriak izan daitezkeenak, datuen pribatutasuna plataforma handien aldean babesten dutenak eta euskaraz ere erabilgarri daudenak: Nextcloud, edozein erakunde edo enpresentzako bulego birtuala, Odoo ERP sistema eta marketin digitalerako Mailtrain softwarea, besteak beste.

Euskarabildua jardunaldia urriaren 26an egingo da San Telmo museoan eta antolatzaile da ARGIA, Iametza eta Ametzagaiña taldeko enpresekin batera. Bertaratu nahi izanez gero, www.euskarabildua.eus webgunearen bidez izena eman daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu:: Euskarabildua
2023-10-26 | ARGIA
Ikusi hemen Euskarabilduaren jardunaldiak

Euskarabildua jardunaldiak egin dituzte Donostiako San Telmo museoan eta antolatzaile da ARGIA, Iametza eta Ametzagaiña taldeko enpresekin batera. Egunerokoan baliagarriak diren teknologia burujabe eta libreak ezagutzera eman ditu jardunaldiak. Euskaraz lan egitea... [+]


2023-10-25 | ARGIA
Odoo erakundeentzako ERP librea aurkeztuko dute Euskarabildua jardunaldietan

Beñat Irasuegi Talaios Kooperatibako kideak Odoo tresna librea aurkeztuko du Euskarabildua jardunaldietan ostegunean Donostiako San Telmo museoan.


2023-10-24 | ARGIA
Mailtrain: e-mail marketin-erako software libre eta burujabea aurkeztuko dute Euskarabilduan

Mailtrain e-posta bidalketak egitea ahalbidetzen duen software librea da. Norberaren zerbitzarian instalatzeko aukera eman eta datuen pribatutasuna zaintzen du.


2023-10-24 | ARGIA
Hodeian informazioa gorde eta partekatzeko alternatiba burujabea Euskarabildua jardunaldietan: Nextcloud

Hodei propioa eraikitzea ahalbidetzen duen software librea da Nexcloud, datuen pribatutasuna zaintzen duena. Dokumentuen biltegia eta partekatzeko gunea izateaz gain, bestelako funtzionalitateak ere integratzen ditu: bideo-deiak egiteko Talk sistema; egutegia; posta... [+]


“Errazagoa da software librea hautatzea, bat datorrelako hezkuntzaren balioekin”

Alexis Kauffmann, Frantziako Hezkuntza Ministerioko DNEko (Hezkuntzarako Zuzendaritza Digitala) teknologia digitaleko sektoreetako software-proiektuen eta hezkuntza-baliabide libre eta mistoen zuzendaria da. Hezkuntza libre eta irekiaren aldeko ekintzaileak urriaren 26an... [+]


Eguneraketa berriak daude