Euskara Nafarroa osoan ofizial izatea aldarrikatu dute manifestazioan

  • Ehunka lagun elkartu dira Euskal Herrian Euskaraz-ek Iruñean egindako mobilizazioan. Zonifikazioaren legea alde batera utzi, eta Nafarroa osoan euskara ofizial izatea aldarrikatu dute.

Alderdi politikoei dei egin diete datorrena "Ofizialtasunaren legealdia" izateko. (Argazkia: EHE)

2023ko maiatzaren 15an - 09:56
Azken eguneraketa: 11:35

Nafarroan euskara ofizial izatea aldarrikatu dute ehunka lagunek Iruñean, larunbatean Euskal Herrian Euskarazek deitutako mobilizazioan.

Hauteskunde kanpainaren testuinguruan, EHEk alderdi politikoei dei egin die datorrena "ofizialtasunaren legealdia" izateko. "Ez gaude gure hizkuntza eskubideak, beste lau urtez, legez urratuak direla ikusteko eta bizitzeko prest. Ez dugu onartuko, beste behin, legealdiaren hasierako negoziazioetan euskararen ofizialtasuna lehen minutuan erortzen ikustea".

Azaldu dute Nafarroa hirutan zatitu zuen zonifikazioaren legeak eta horren bueltan sortutako marko mentalak  "euskararen minorizazio-prozesuaren ondorioak betikotu" dituela. UPN Nafarroako Gobernutik kendu zutenetik zortzi urte igaro badira ere, EHEk adierazi du euskararen ofizialtasuna ez dutela legez gauzatu Uxue Barkosen eta Maria Chiviteren gobernuek: "Euskararen normalizazio-prozesuan nahiz zonifikazioa gainditzeko bidean ez dute egiturazko jauzi esanguratsurik egin".

Euskararen aldeko borroka

Gaur egun euskaldun eta euskaldun hartzaileak Nafarroa Garaiko herritarren %26,5 dira, 1986ean %10 besterik ez zirenean. Irakurketan horren meritua azken hamarkadetako eta gaur egungo euskararen aldeko borrokari aitortu diote.

Azken hilabeteetako bi gertaera ere azpimarratu nahi izan dituzte. Alde batetik, Euskararen Nafar Kontseiluak ofizialtasunaren aldeko posizioa hartu izana, kontrako botorik gabe. Bestetik, Euskalgintzaren Kontseiluaren adierazpenak denbora gutxian berrehundik gora eragileren babesa jaso izana.

 

Mobilizazioko irudiak: (Ahotsa.eus)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Eguneraketa berriak daude