Euskalerria irratiari ez dio lizentziarik eman Nafarroako Gobernuak beste behin

  • Iruñerriko Euskalerria irratia lizentziarik gabe utzi du berriz ere Nafarroako gobenuak. Irratiko kideek eman dute albistea Twitter bidez. Iruñerriko lizentziak SER eta Coperi eman dizkiote, eta hala, euskarazko irratiak orain arte bezala jarraitu beharko du, esleipenean hirugarren sailkatu dutelako.


2013ko urtarrilaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskalerria Irratia lizentziarik gabe utzi dute.

Copek 73,05 puntu atera ditu, SERek 72,43 eta Euskalerria Irratiak 72,05, eta bi ziren esleitzen ziren lizentziak.

25 urtez ukatu diote lizentzia Nafarroako agintariek Iruñerriko irrati euskaldunari. Egoera horri buruzko erreportajea egin zuen Oier Aranzabal kazetariak. Gure Multimedia kanalean ikus dezakezu Euskalerria irratia: 25 urtez lizentziarik gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalerria Irratia
35 urteurrena emanaldi berezi batekin ospatuko du gaur Euskalerria Irratiak

1988ko azaroaren 7an egin zuen lehen emisioa Iruñerriko irratiak. Urteurrena aitzaki hartuta, Zentral aretoan “musika eta hitza” uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute.


Euskalerria Irratiak podcasten aldeko apustua eginen du denboraldi honetan

Irrati urtea astelehenean, hilaren 18arekin, abiatuko dute, albistegiak eta arratsaldeko magazina indartuta. Azaroaren 7an, irratiak 35 urte beteko ditu eta hainbat ekimen gauzatuko  dituzte urteurrena ospatzeko.


Hedabideak publizitate instituzionalik gabe Iruñean
Langa bat gehiago

Kalkulua zehatza da. Iruñeko biztanleen %10,5 da euskalduna. Navarra Sumak gidatutako Iruñeko Udalak publizitate instituzionala lortzeko gutxienez audientzia osoaren %10 izatea exijitu die hedabideei. Euskarazko hedabideek publizitatea lortzeko hiriko biztanle... [+]


Maiaren publizitate banaketaren aurka helegitea aurkeztu du Euskalerria Irratiak

Euskalerria Irratiak helegitea aurkeztu du Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aitzinean, Iruñeko Udalaren publizitate instituzionalaren esleipenaren kontra.


Eguneraketa berriak daude