Euskal preso politikoen egoeran aldaketak iradoki ditu Pedro Sanchezek

RTVE-ri emandako elkarrizketan (argazkia: RTVE)

2018ko ekainaren 19an - 10:49

Euskal preso politikoen egoeraren inguruan galdetuta “beste ikuspegi” bat eduki behar dela esan du eta gainontzeko alderdiei laguntza eskatu die PP eta C´s-ek har ditzaketen jarreren aurrean. “Indar politiko guztiei eskatu nahi diet ETAren amaiera ostean, desadostasunik ez egoteko espetxe politiken inguruan”. Irtenbideak kasuz kasu begiratuko lituzkeela aipatu du, inondik ere ez era kolektiboan.

Pedro Sanchezek jakinarazi du larunbaten Emmanuel Macronekin elkartuko dela Parisen, migrazio krisiaren inguruan hitz egiteko baina agian aukera dela euskal preso politikoen inguruan hitz egiteko. Izan ere,  Espainiak ez bezala, Frantziak dagoeneko gerturatu ditu hainbat euskal preso politiko Euskal Herrira.

Kataluniako preso politikoak

Gobernuko buruaren ustez euskal preso politikoen eta kataluniarren egoera “ez da berdina”. Euskaldunak sententzia betetzen ari dira eta kataluniarrak epaiketaren zain daude. Hala ere, “bidezkoa” ikusten du preso kataluniarrak beren etxeetara gerturatzea senideak eta abokatuak gertuago izan ditzaten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude