Presidente bezala eman du bere lehen elkarrizketan Euskal Herriko eta Kataluniako preso politikoen egoeraz hitz egin du Espainiako Telebista publikoan.
Euskal preso politikoen egoeraren inguruan galdetuta “beste ikuspegi” bat eduki behar dela esan du eta gainontzeko alderdiei laguntza eskatu die PP eta C´s-ek har ditzaketen jarreren aurrean. “Indar politiko guztiei eskatu nahi diet ETAren amaiera ostean, desadostasunik ez egoteko espetxe politiken inguruan”. Irtenbideak kasuz kasu begiratuko lituzkeela aipatu du, inondik ere ez era kolektiboan.
Pedro Sanchezek jakinarazi du larunbaten Emmanuel Macronekin elkartuko dela Parisen, migrazio krisiaren inguruan hitz egiteko baina agian aukera dela euskal preso politikoen inguruan hitz egiteko. Izan ere, Espainiak ez bezala, Frantziak dagoeneko gerturatu ditu hainbat euskal preso politiko Euskal Herrira.
Gobernuko buruaren ustez euskal preso politikoen eta kataluniarren egoera “ez da berdina”. Euskaldunak sententzia betetzen ari dira eta kataluniarrak epaiketaren zain daude. Hala ere, “bidezkoa” ikusten du preso kataluniarrak beren etxeetara gerturatzea senideak eta abokatuak gertuago izan ditzaten.