Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen 2016ko topaketa otsailaren 19tik 21era

  • Oñatiko Antixena gaztetxean bilduko dira, eta iaz Laudion egindako hausnarketetatik abiatu nahi dute edukien lanketa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko azaroaren 11n - 08:24
Topaketen kartela.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Oñatiko Antixena gaztetxeko kideek beraien burua prest agertu dute 2016ko Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa antolatzeko. Duela hilabete batzuk egin zuten proposamena, eta beste hainbat gaztetxetako kideen onespenarekin, aurrera egin du asmoak. Otsailaren 19, 20 eta 21an egingo dute.

Laudioko gaztetxean bildu ziren iaz, eta edukien inguruko balorazioa positiboa  izan bazen ere, ez zen bildu nahi beste herritako gazterik. Horri buelta eman nahian, antolaketa lanetan ere parte hartzera gonbidatu dituzte Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanblada guztiak, zein eduki eta nola landuko dituzten adosteko.

Harremanetarako, helbide elektroniko hau erabiliko dute: antixenakogaztetxia [abildua] gmail.com

Oharra: Albiste hau Topatu.eus gunetik ekarria da lizentzia libreei esker.


Okupazioa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.