Europarlamentariak ere Espainiako Abortuaren Legearen Erreformaren kontra

  • “Harriduraz eta haserre” hartu du Europako Parlamentuko gehiengoak Gallardonek abiatutako Abortuaren Legearen Erreforma. Horregatik,“zerbait egiteko” eskatu dute.


2014ko urtarrilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hainbat europarlamentari abortatzeko eskubidearen alde, protestan. (Arg: eldigital.es)

Iniciativa Per Catalunya Verds (IPV) alderdiko kide Raül Romevak “tokatzen zaion hori” egiteko exijitu dio Europako Batzordeari. “Oinarrizko eskubide baten inguruan ari gara, emakumeen euren gorputzaren gainean duten eskubideari buruz, alegia”, esan du.

Horregatik, europar legedian paratu du esperantza. “Europako estatuek emakumeak errespetatu behar dituzte, maila ekonomikoa edo nazionalitatea edozein dela ere”. Espainiako lege erreformak Batasuneko tratatuak urratu ditzake, Romevaren ustetan.

“Erokeria” da egitasmoa bere irudiko, eta “europarren sen arrunta” errespetatzeko galdegin dio Rajoyri.

Bide beretik jo du euroganbarako sozialisten presidente Hannes Swobodak: “Oinarrizko eskubideak ez dira gobernuen eskumena; oinarrizko eskubideak Europar Batasunaren eskumena dira”.

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude