Stockholmeko Bakea Ikertzeko Nazioarteko Institutuak (Sipri) kaleratu berri duen txostenak erakusten du 2019an %3,6 handitu zela munduan gastu militarra aurreko urtearekin alderatuta. Europan hazi zen gehiena (%5) baina AEBk jarraitzen du zerrenda beltz horretan txapeldun. Europa Erdialdeko bost estatuk handitu zuten gehien ekipamenduetarako gastua, Errusia mehatxu handiago gisa ikusten zutelako.
2019an munduko gastu militarra 1,917 bilioi dolarrekoa izan zen, munduko BPGaren %2,2koa edo 249 dolarrekoa pertsonako. 2019ko gastua 2018koa baino %3,6 handiagoa izan zen, eta 2010ekoa baino %7,2 handiagoa: hain zuzen ere 2010eko hamarkada osoko igoera handiena izan zen 2019koa.
Kontinenteei begiratuta, gastu militarrak gora egin zuen gutxienez bostetatik lautan: %5,0 Europan, %4,8 Asian eta Ozeanian, %4,7 Amerikan eta %1,5 Afrikan. Igoera handiena Europan eman bazen ere, oraindik munduko gastu militar osoaren %43 Amerika kontinenteak egin zuen 2019an, %27a Asiak eta Ozeaniak, %19 Europak, %9,4 Ekialde Ertainak eta %2,1 Afrikak.
AEB eta Txinak, biek batera munduko gastu militarraren erdia baino gehiago hartzen dute. Baina oso desorekatua da bien erosketa orga: AEBk 732.000 milioi dolar gastatu zituen 2019 eta Txinak 261.000 milioi dolar.
Sailkapen beltz horretan India izan da hirugarrena 2019an, 71.100 milioi dolar gastatuta eta Errusia laugarren eta Saudi Arabia bosgarren.
Europak 356.000 milioi dolar gastatu zituen 2019an eta honen barruan Frantziak jarraitu du 2019an ere aurrekontu militar handiena izaten 50.100 milioi dolar gastatuta. Hala ere, 2019ko lehen 15 aurrekontu militarren artean hazkunderik handiena Alemaniarena izan zen: aurreko urtean baino %10 handiagoa, 49.300 milioi dolarrekin.
NATOko kideek konpromisoa hartu zuten beren gastu militarra BPGren %2ra handitzeko eta, gutxienez, %20 ekipamenduetara bideratzeko. Gastu militarraren %20 edo gehiago ekipoei esleitzen dieten NATOko herrialdeen kopurua 2014an 5 izatetik 2019an 14 izatera igaro da.
Beren gastu militar osoaren baitan ekipamendura bideratutako proportzioa gehien handitu duten bost herrialdeak Erdialdeko Europakoak dira: Bulgaria, Eslovakia, Hungaria, Lituania eta Errumania. Sipriren ikerketak dioenez, "Nahiz eta gorakada hau hainbat faktorek eragin zuten, hala nola armategia modernizatzeko edo armamentu-sistemak mantentzeko Errusiarekiko mendekotasuna murrizteko beharra, arrazoi nagusia izan zen Errusia mehatxu handiago gisa ikusten zutela".
Espainiako presidenteak iragarri du estatu horretako gastu militarra igo nahi duela, NATOren konpromisoa betetzeko.
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.
Aurreko artikulua amaitzeko, Euskal Herriko xahuketa eta gerrarako ekoizpenaren inguruan (EHXGE, edo industria militarra) hitz egiten denean Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzak jorratu nahi ez duten helburu bat jarri genuen mahai gainean: Euskal Herrian egindako... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Moldaketari buruzko gure liburuan azaldu genuenez, aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieratik Europako gastu militarrak behera egin zuela ikusirik, XXI. mendearen hasieran Europako heriotzaren merkatariek antolatzea erabaki zuten, eta eredu estatubatuarra imitatuz lobby moduan... [+]
PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.
Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]