Etxeraten erakusketa bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Gobernuak Laudioko Udalari

  • Karta bidez, Espainiako Gobernuak Laudioko alkateari esan dio ez diezaiola utzi Etxerati dispertsioaren inguruko erakusketa martxan jartzen. Etxeratek dio erakusketarekin jarraituko duela. Pasa den astean Gasteizen egon zen ikusgai ekimen bera, eta ez zen inongo arazorik egon.


2017ko urriaren 23an - 12:05
Erakusketak dispertsioaren ondorioz ohartarazteko balio dezala espero du Etxeratek (Argazkia: @halabedi)

“Biktimak kontuan izateko” eskatu du Espainiako Gobernuak eta nabarmendu du, espazio publikoa horrelako jardunetara bideratzea “ez dela egokia”. Dispertsioa argira ekarriz dinamikarekin jarraituko duela nabarmendu du Etxeratek, “dispertsioak Araban dituen ondorioak ikusarazteko”.

Erakusketa urriaren 23tik urriaren 29ra arte egongo da ikusgai; goizez 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 21:00era.

Pasa den astean Gasteizko erdigunean egon zen erakusketa. Arabako hainbat politikari eta eragile sozial gerturatu ziren bertara. Besteak beste, Gorka Urtaran Gasteizko Alkatea. Etxeratek azpimarratu du ez zutela inongo oztoporik eduki ekimena behar bezala egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude