Etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko kolektibo berria Ipar Euskal Herrian


2013ko abenduaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Baionako Plantoun auzoa Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren arazoa salatzeko ekintza gune
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iragan abenduaren 3an etxebizitza eskuratzeko arazoez solastu eta hausnartzeko hainbat alorretako jende eta elkarteak bildu ziren. Irtenbideak lehenbailehen aurkitu asmoz kolektibo bat osatzea adostu eta lau lan ildo zehaztu zituzten.

Alde batetik, etxebizitzaren egoera orokorraren diagnostiko zehatza egiteko, bizitoki duina lortzeko zailtasunak definituko dituzte. Oro har, lekukotasunetan oinarrituko direla azaldu dute kolektiboko sortzaileek, “prekaritatea, bizitzeko baldintza txarrak, prezio altuegiak edota kanporaketa mehatxuak salatzeko”.

Bestalde, "etxe okupazioei buruzko azalpena eman eta sentsibilizazio lana” eginen dute. “Etxebizitza eskasiaren urgentziazko irtenbide gisa” kolektiboak hautatzen duen jarrera edo “bizi filosofia” jendarteak ulertu eta babes dezan.

Hirugarren lan ildoa, Okzitaniako Tolosa edota Hego Euskal Herriko esperientzietara hurbiltzea izanen da, beste eragile sozialek abiatu dituzten iniziatibak ezagutzeko. Horren helburua, "zailtasunean diren familiei etxeak aurkitzeko" nola egiten duten ikustea da, gero haien esparrura ekarri ahal izateko.

Azken puntua, "Plantouneko etxe okupatutik egin den proposamena aurrekaritzat hartuz" beste hainbat kanpaina eta ekintza prestatzea izanen da. Horretarako, Ipar Euskal Herrian "beharrean diren herritarrei aterpe emateko etxe hutsak begiztatu" nahi dituztela jakinarazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2025-10-22
Lurraldea eta arkitektura
Zebra eraikinak

Eguneraketa berriak daude