OFS deitutako instituzioaren (Solidarioen Erakundeak) barruko Alokairurako Langile Batzordeak (COL deitua) etxebizitzen jabego sozialerako lehen etxebizitzak eraiki ditu. Egitasmoa errenta modu berri baten bidez garatu da.
Etxebizitza sozialez arduratzen den erakundea lurren espekulazioaren aurka borrokatzeko xedetan ari da azken urteetan. Helburua: jendarteko pertsona behartsuenek etxebizitzen jabe izateko aukera izatea.
COL eta EPFL-en (Lur Publikoen Erakunde Publikoa) artean izandako elkarlanari esker gauzatu da proiektua. Ekimenaren oinarrian filosofia hauxe dago: lurraren eta eraikinaren balioak bereiztea. Molde horretan etxebizitza merkatuko prezioa baino %50-60 merkeago eskura daiteke.
Bidarte herrian zortzi zabaldu dira, Biarritzen hamabi, Angelun hamahiru, Hendaian hogeita bost eta Ezpeletan bost. Etxeen bataz besteko salneurria 155.000 euro da: Ezpeletan, 89 metro karratukoak dira eta Miarritzekoak (192.500 eurokoak) 98 metro karratukoak.
COLeko zuzendari nagusi Imed Robbanak dioenez, OFSren xedea “higiezinen espekulazioaren arazoari aurre egitea da”. Hots, “etxebizitza sozialak espekulatzaileen eskuetatik kentzea”. Horren adibidea (*) Bidarten gertatu zen iaz: “152.000 eurotan erositako T3 etxebizitza, 400.000 eurotan saldu zuten hamar urteren ondoren”. Gainera, gertatua are larriagoa da “bigarren etxebizitza” bihurtu zutelako, urtean sei hilabete gehienez erabilia izateko. Sistema berri nonen bidez espekulazioaren aurkako berebiziko urratsa eman dute Solidarioen Erakundean ari diren alokairurako langile batzordekideek.
Imed Robbanaren iritziz, “elkartasunezko alokatze erreala” da Ipar Euskal herrian eta begi-bistan denez, “gehiagoren beharra dago”. Jendartean aldaketa sozialak ematen ari dira. Jendearen pentsatzeko eta obratzeko manerak aldatzen ari dira, horregatik egitasmo berria –etxebizitza solidario sistema– une egokian heldu da. “Ez direla gisa horretako azken etxeak ezartzen” adierazi du COLeko zuzendari nagusiak.
(*) 2018ko irailean, Euskal Elkargoko kontseilari Daniel Olzomendi elkarrizketatu genuen Argia-n. Hauek bere hitzak: "Ez etorri bigarren etxe bat erostera, partekatu bizitza gurekin erosi gabe",
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]