Etxebizitza bat okupatu dute Biarritzen, hainbat etxejabe konpensazio neurria urratzen ari direla salatzeko

  • Astelehen goizean sartu dira etxebizitzara, eta okupazio mugagabea aldarrikatu dute Alda elkarteko 24 militantek. 2023ko martxoaren 1ean indarrean sartu zen legearen aurka eta etxebizitza horren erregularizazioaren alde egin dute ekintza.

Etxebizitzaren argazkia / Argazkia: Ekhi Erremundegi Etxebizitzaren argazkia / Argazkia: Ekhi Erremundegi

2023ko ekainaren 19an - 11:52
Azken eguneraketa: 12:55
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Etxebizitza batean sartu da Alda elkartea Biarritzen, eta bere bulegoa dela aldarrikatu du. Ekintzaileen esanetan, hainbat jabe konpentsazio araua urratzen ari dira, identifikazio zenbaki faltsu batekin ari baitira turismorako alokairuak proposatzen. Azaldu dute ehunka etxebizitza daudela egoera berean. Astearte arratsaldean gerturatzeko deia egin diete herritarrei, haiekin “hitz egin eta informatzeko” asmoz.

Okupazioaren ostean, etxebizitzako jabea bertaratu da negarra eragiteko gas bonba bat eskuetan zuela eta Aldako militante bati eraso egin dio, Ekhi Erremundegik azaldu duenez. Polizia ere gerturatu da, eta jabea identifikatu ordez militanteak identifikatu ditu. Aldako kide Txetx Etxeberriaren esanetan: "Denak berdinak dira legearen aurrean". Poliziari galdegin dio ea zergatik ez duen jabea identifikatu, bera izan baita legez kanpoko jarduera gauzatu duena.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!