Etxea eta bizitza partekatzeko asmoa, abian

  • BizikoopOn dute izena eta hamar lagun dira. Iragan urtetik daramate kooperatiba bat osatu eta etxebizitza komunitarioa eraikitzeko ideiari bueltak ematen; Gasteizko Alde Zaharrean kokatu nahi dute egitasmoa.


2018ko azaroaren 26an - 09:56
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Etxebizitzaren problematikari kolektibo bezala erantzuteko modu bat lantzen ari da gasteiztar talde bat. BizikoopOn bataiatu dute etxebizitza komunitarioa eraikitzeko kooperatiba bat sortzeko asmoa. "Etxebizitza proiektua eta elkarbizitza eredua da; beste kooperatiba batzuetan ez da bizitza komunitarioaren alde egiten, eta hemen bai, hemen elkarbizitzak garrantzi handia du". Hala adierazi dio Arantza Basagoitik ALEA aldizkariari. Udaberrian bildu zen taldera, eta egun guztira hamar lagun daude, helduak eta umeak barne, eta lehenbiziko urratsak egin dituzte amesten duten proiektua martxan jartzeko.

Erabilpena lagatzearen figura du oinarri etxebizitza komunitarioaren kooperatibak, alegia etxebizitzaren jabea hasieratik amaiera arte kooperatiba da; kooperatibistak etxea erabiltzeko eskubidea du baina ez jabetza. "Jabetza kolektiboa izango da; ez da etxebizitza kooperatiba arrunt bat eraikina egiteko sortzen dena soilik". Leire Zelaia BizikoopOneko kideak argitu duenez, kooperatibaren partaide direnek, hasiera batean, diru sarrera bat egingo dute, eta hilero kuota bat ordainduko dute. "Proiektutik ateratzen zarenean hasierako diru sarrera hori itzuliko zaizu, eta aukera izango du beste pertsona batek zure tokia hartzeko". 

Iazko azaroan hasi ziren lagun artean ideiaren inguruan hitz egiten. Batik bat elkarbizitza sustatzeko eta egunerokotasunean espazio gehiago elkarbanatzeko gogotik etorri da plana. "Asmoari bueltak ematen hasi ginenean planteatu genuen etxebizitzak espazio komunak izan behar dituela. Argi dugu espazio pribatuak mantendu behar ditugula, baina jarduera batzuk konpartitzeko aukera izan behar dugu, sukaldea, egongela… Ez dugu oso irudi landua, aurrera goazen heinean joaten gara zehazten zer gustatuko zaigun elkarrekin egitea eta zer bakarrik".

Taldekideek uste dute etxebizitzaren arazoaren aurrean ere jarrera bat hartzea suposatzen duela proiektuak, "30 urtez hipoteka batean ez sartu nahi izatea, adibidez". Halaber, eredu honek jabetza kolektiboa izateko alternatiba bat eta ohiko merkatutik alde egiteko aukera eskaintzen duela uste dute. "Etxebizitzaren arazoaren aurrean erantzun partzial bat da, ez dio jendarte guztiak duen beharrari erantzuten, baina pertsona talde batzuei agian bai. Ez da erantzun globala, argi dugu", nabarmendu du Zelaiak.

Alde Zaharrean

Gasteizko Alde Zaharrean kokatu nahi dute hiriko lehen etxebizitza komunitarioa. "Nolabaiteko lotura dugu hemen, hemen bizi gara gehienak, eta gure ohiko komunitatearekin lotura mantentzea inportantea da guretzat", azaldu du Zelaiak. 

Aurrean lan asko dute egiteko. Barne mailan, proiektuaren alde gehienak zehazteko dituzte, finantzaketaren inguruan hitz egiteko hitzordua dute hurrengo astean, kooperatibaren estatutuak ere aztertu eta eztabaidatu beharko dituzte… Gainera, asmo komunitarioa den neurrian, proiektua zabaldu eta egiten ari direnaren berri eman nahi diete auzokideei zein bertako gizarte eragileei, eta aurkezpenak antolatzen ari dira. "Asmoa komunikatzea inportantea da guretzat, ezinegonak sortu daitezkeelako; auzoari komunikatu nahi diogu eta hori egin dugu, harrera ona izan da, oso aberatsa, ez digute gehiegi kuestionatu".

Erakundeen parte-hartzea

Orube bat erostea, eraikin bat konpontzea… aukera desberdinak aztertzen ari dira BizikoopOn taldeko kideak, eta informazioa biltzen ari dira egunotan, "ez gara honetan adituak, ez gara profesionalak, eta lan asko eskatzen du ideia aurrera eramateak". 

Erakundeekin ere hitz egin dute, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gasteizko Ensanche 21 Zabalgunea elkartearekin hain zuzen, urte batzuetarako lagapen baten bitartez etxebizitza eraikitzeko orubea lortzeko asmoz. "Gure lehen aukera da hori, prezioa gehiegi ez igotzeko, alde batetik, eta, beste alde batetik, uste dugulako horrelako ekimenaren aurrean administrazioek konpromisoa izatea ona dela". Izaniko bilkuretan ez dute ezer zehaztu, baina administrazioen aldetik jarrera oso zabala aurkitu dutela nabarmendu du Basagoitik. "Eusko Jaurlaritzako arduradunek esan ziguten gaur egun administrazioaren politika alokairua sustatzea dela, eta ikusten dute eredu honen bitartez ere eraiki daitekeela etxebizitzen portzentaje bat. Zabalgunea 21 elkartean ere asko gustatu zitzaien ideia. Ezagutzen dute eredua, eta honen inguruan proiektu-pilotu bat martxan jartzeko aukera ikusten zuten". Dena den, aurrerantzean ikusi beharko da erakundeek erakutsi duten interesa zertan gauzatzen den. 

Bartzelonako La Borda, eredu gisa 

Bartzelonako La Borda izeneko egitasmoa da BizikoopOnek eredu gisa hartu duena Gasteizen etxebizitza komunitarioaren asmoa martxan jartzeko. Euskal Herrian ere badaude halako esperientzia gehiago, Donostiako Abaraska esate baterako, eta taldetxo txiki batzuk Nafarroan eta Bizkaian, baina gehienak hastapenetan daude.

Kataluniako La Bordako lagunak, berriz, urte luzeko lanaren ostean, abenduko zubian aldatuko dira etxez eta azkenik Sants auzoko eraikin bat okupatuko dute. Elba Mansilla La Borda kooperatibako kideak ALEAri azaldu dio 29 etxebizitza eraiki dituztela, eta guztira 50 lagun eta 11 haur biziko direla horietan. "Duela zazpi urte hasi ginen proiektuarekin, Can Batlló auzokideen plataformarekin lotutako talde bat etxebizitzaren inguruan hausnartzen hasi zenetik, Bartzelonan etxebizitzaren arazoa dramatikoa delako". Bi urte eman zuten aukera posible guztiak aztertzen, etxebizitza kooperatiba komunitarioaren ereduaren inguruko erreferentziarik ez zegoelako Espainiako estatuan, eta, hortaz, Europako iparraldeko herrialdeetan bilatu behar izan zuten eredu bat. 2014. urtean proiektua non kokatuko zuten zehaztu zuten, eta azken bi urteetan etxebizitzak eraikitzeko obra egin dute. 

Arazo nagusiak erreferentzien falta eta jabetza kolektiboa zigortzen duen antolamendu juridikoa direla azpimarratu du Mansillak. "Erakunde publikoek ezagutzen ez dutena ez dute aholkatzen, trabatzen dute; gainera, ez dituzte formula hibridoak aitortzen. Etxebizitzaren jabetza kolektiboa anomalia bat da norbanakoaren jabetzan oinarritutako egungo logikan".

"Meloi" asko zabaldu behar izan dituzte La Bordako kooperatibistek; orain, urte luze hauetan lortu dituzten ezagutzak partekatu eta etxebizitza kooperatiboaren eredua bultzatzen ari dira. Argi dute une honetan ez dela jende guztiarentzat formula bat: "Ordu asko dedikatu behar dira, eta baliabide ekonomikoak behar dira; 18.500 euro inbertitu du bakoitzak, ez da sekulako prezioa, baina ez da gutxi".

Albiste hau Arabako Alea-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


BEC ondoko 'minipisuak': 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Etxebizitza Sindikatuak etxegabetzeen kontrako jota abestu du sanferminetako prozesioan

Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]


Bost haur dituen familia bat etxegabetu dute Bilboko San Frantzisko auzoan

AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]


Trintxerpeko 'Escalerillaseko' bizilagunen aurkako epaiketa sententziaren zain geratu da

Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]


2025-06-30 | Uriola.eus
Ertzaintza auzokideei oldartu zaie Bilboko Alde Zaharreko familiaren etxegabetzean

Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]


2025-06-30 | Irutxuloko Hitza
Zortzi errefuxiatu familia etxegabetuko dituztela salatu du Donostiako Etxebizitza sindikatuak

Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du. 


Adin txikikoak dituzten Gasteizko bi familia kale egoeran geratzeko arriskuan daude

Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Eguneraketa berriak daude