Familia bat etxetik bota dute Barakaldon, protesta artean

  • Abenduan hilabeteko epea eman zien epaileak ama eta semeari. Alokairua ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzte eta asteartean kaleratu dituzte.


2019ko urtarrilaren 15ean - 12:21
Argazkia: @herrikolore
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

9:15ean azaldu da Ertzaintza Barakaldoko Landabeko kalean bizi den familiaren etxera. Ordurako etxe inguruan ziren 30 herritar inguru, Berri Otxoak plataformak deituta. Ez da istilurik egon. David, 32 urteko seme langabea, eta Antonia, gaixorik dagoen 59 urteko ama, aterperik gabe geratu dira. Erakunde publikoek ez diote alternatibarik eskaini, Barakaldo Digital-ek jaso duenez.

Laguntza sozialei esker bizi da familia. Alokairurik ezin dutela ordaindu esan du semeak, eta familiako inork ezin dituela etxean hartu. “Kalean gaude literalki”, esan du.

 

Eusko Jaurlaritza, jo mugan

“Zertarako dago 2013an Lakuak onartutako etxe kaleratzeen aurkako protokoloa?”, galdegin dute Berri Otxoak plataformako kideek. Amaia Egaña herritarraren kasuaren ondoren jarri zuen Jaurlaritzak indarrean legea, baina dena dela, Berri Otxoakek salatu du Barakaldon astero hiru edo lau familia boatatzen dituztela etxetik. “Entzuteko eta erantzuteko” eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude