Etorkinen erreskaterako ontzirik ez da gehiago Mediterraneoan

  • Aita Mari eta Alan Kurdi erreskate ontziei itsasoratzea debekatu die Italiako Justiziak. Hori horrela, Mediterraneoa zeharkatzen dabiltzan etorkinak salbatzen dabilen ontzirik ez da gehiago. Gainera, koronabirusaren testuinguruan oztopoak biderkatu direla diote errefuxiatuen alde dabiltzan Gobernuz Kanpoko Erakundeek.

     


2020ko maiatzaren 09an - 16:38

Mediterraneoa zeharkatzen saiatzen diren etorkinen laguntzeko eta salbatzeko ez da gehiago inor. Aurretik garaturiko logikari segi, erreskate lanetan dabiltzan Aita Mari eta Alan Kurdi ontziei ere debekatu die itsasoratzea Italiako Justiziak.

Irregulartasunak atzemanik, eskifaia eta pertsonen segurtasuna arriskuan ezartzea leporatu eta itsasoratzeko debekua eman zion maiatzaren 6an Italiak Aita Mari ontziaren ardura duen SMH Gobernuz Kanpoko Erakundeari. Ordea, leporatutako irregulartasunek segurtasuna ez dutela kolokan jartzen argi utzi zuen biharamunean berean SMHk, gehituz eskaturiko agiri guztiak esku artean dituztela.

"Geldiaraztearen arrazoiak akats teknikoak omen dira, alta udaberrian osoki aztertua izan da ontzia" zehazten dabil Alan Kurdi ontziaren ardura duen Sea Eye erakundea ere. Egitura honi ere kendu berri diote itsasoratzeko baimena.

Europar Batasunaren partetik dagoen hipokrisia salatzen dabiltza errefuxiatuen eskubideen alde dabiltzanak: "Dioten bezala, pertsonen sekuritatea balitz benetako arrazoia, bilaketa eta salbatzeak segurtatzeko italiar eta europear ontziak genituzke Mediterraneoan. Baina ez da horrela: Gobernuz Kanpoko Erakundeen esku utzia da eta gainera, ondotik zigortzen gaituzte".

Egoera zailagoa koronabirusaren testuinguruan

Legeak behartzen dituen bilaketa eta sokorri zereginak geroz eta gutxiago betetzen ditu Europar Batasunak eta horretan dabiltzan elkarteei oztopoak besterik ez dizkie jartzen. Azken asteetako adibideak ditugu frogatzat. Gainera, koronabirusaren testuinguruan egoera okertu dela diote erreskate lanetan dabiltzan GKEk. Hain zuzen, izurriteari begira harturiko babes-neurrien artean dira portuen ixteak.

Aita Marik apirilaren 13an egin zuen azken salbatzea eta 180 bat errefuxiatuk berrogeialdian egon behar izan zuten ferry batean. Orduz geroztik, pertsona hauen geroa ez da oraindik segurtatua, Italiak ez dituelako nahi, koronabirusagatik eta Europeako beste herriak ere direlako postura berdintsuan. Ontzi komertzial batek salbaturiko beste 78 etorkin dira ere ez-jakintasunean, ontzian oraindik, ez Italiak ez Maltek ez dituztelako portura sartzen utzi nahi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude