ETB

ETB2ko saio berri baten eduki sexistak polemika sortu du sare sozialetan

  • #ETBnEdukiSexistarikEz traola azken 24 orduetako erabiliena izan da euskaraz Twitter sare sozialean. ETB2k igande gauean estreinatu zuen “Cuadrilla busca cita” telebista saioak eragin du protesta.


2014ko ekainaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Telebista saio polemikoko partaideetako batzuk, Reyes Prados aurkezlearekin (argazkia: EITB).

“Gero emakume bat jipoitzen dutenean zergatik ote den galdetuko dugu. Sentitzen dut ETB, baina ikaragarria”, adierazi zuen Maddalen Iriarte ETBko kazetariak saioa ikusi bitartean.  “Saio dibertigarria izateko sexismoa erabili behar dela uste duten telebista publikoko nagusiek dimititu beharko lukete”, zioen igande gaueko Leire Narbaizaren txio batek. “Telebista publikoak beste zerbait behar du. Kalitatea. Zerbitzu publikoa. Kriterioa. Baloreak”, idatzi zuen Felix Arrietak.

ETB2ko “Cuadrilla busca cita” saio berriak eragin dituen erreakzioetako batzuk baino ez dira. Reality showa da programa berria, zehazki “sedukzio-joko” gisa ezagutzen den azpigenerokoa, AEBetako MTV kateak ezagun egin zuen “Next!” edo duela ez asko Espainiako Cuatro katean emititu zuten “Un príncipe para Corina”-ren estilokoa.

Neska eta mutil talde bana etxe batean sartu zituzten lehen kapituluan. Helburua: mutil koadrilan bikoterik ez daukan bakarrarentzat nobia bilatzea. Horretarako, neskek banaka mutilen aurrean beren burua aurkeztu behar izan zuten. Programaren ikusmolde sexistak eta zenbait parte hartzailek esandakoek ikusle askoren marra gorriak gainditu zituzten.

Twitterren eragindako kritika-uholdeaz gain, protesta telebista publikoko ordezkariei helarazteko asmotan dira zenbait ikusle. Horretarako, #ETBnEdukiSexistarikEz dioten mezuak igorriko dituzte EITBren webguneko kontaktu orriaren bitartez bihartik aurrera.

Twitterren #ETBnEdukiSexistarikEZ traola duten mezuak azpian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETB
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


Eguneraketa berriak daude