ETB

ETB irailaren 22tik aurrera ikusi ahal izango da berriz Nafarroan

  • Vaughan kateak uko egin dio lizentziari, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez; beraz, libre geratutako tokia ETBren esku utziko dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 8an - 07:41
ETB
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Berriz ere Euskal Telebistaren seinalea iritsiko da nafar etxeetara: ETB1 eta ETB2 ikusteko aukera egonen da hilaren 22tik aurrera, Vaughan kateak haren telebista lizentziari uko egin eta gero.

Kateen berrantolaketa ahalbidetu du kateak haren tokiari uko egin izana, eta, hala, ETB1 kate autonomikoen bitartez sintonizatu ahalko da eta ETB2 tokiko kateen bidez.

Apirilean moztu zuten ETBren seinalea Nafarroan, erregionalisten gobernuak lotuta utzitako trikimailu bat medio.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETB
Eguneraketa berriak daude