Vaughan kateak uko egin dio lizentziari, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez; beraz, libre geratutako tokia ETBren esku utziko dute.
Berriz ere Euskal Telebistaren seinalea iritsiko da nafar etxeetara: ETB1 eta ETB2 ikusteko aukera egonen da hilaren 22tik aurrera, Vaughan kateak haren telebista lizentziari uko egin eta gero.
Kateen berrantolaketa ahalbidetu du kateak haren tokiari uko egin izana, eta, hala, ETB1 kate autonomikoen bitartez sintonizatu ahalko da eta ETB2 tokiko kateen bidez.
Apirilean moztu zuten ETBren seinalea Nafarroan, erregionalisten gobernuak lotuta utzitako trikimailu bat medio.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra