"Eta hemendik aurrera zer?" dokumentuarekin Hizkunza Politikarako Sailburuordetzak gogoeta estrategikoa proposatu du

  • Eusko Jaurlaritza, AEEko  hiru Foru Aldundiek, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalek, EUDELEkin batera, Euskararen Nazioarteko Egunerako elkarrekin atonduko adierazpen instituzionala zabaldu dute 2015eko abenduaren 3ari begira. Euskaldun berriek hizkuntzaren alde egindako lana goraipatu eta eskertu du Patxi Baztarrika sailburuordeak irakurri duen mezuak. Aldi berean, datozen urteetarako estrategia markatzen duen “Eta hemendik aurrera zer?” dokumentua banatzen ari da.


2015eko abenduaren 03an - 09:49

Adierazpenean islatu du Eusko Jaurlaritzak etorkizuneko elebitasuna nola ikusten duen: “Gure herrian bi hizkuntza ofizialak ezagutzera –eta biak erabiltzera- helduko gara pixkanaka-pixkanaka, eta, hori gertatzen denean, nahi duenak nahi duena erabiliko du, hurkoa hizkuntzaz aldatzera behartu gabe, gaur egun oraindik ere sarriegi gertaten den bezala. Euskaldun berriak aitzindari dira hizkuntza askatasun efektiborako eta demokrazia linguistiko iraunkorrerako bidean; aitzindari, azken batean, euskal gizartean berdintasuna eta kohesioa sendotzeko bidean”.

Asteotan, Berriak zabaldu duenez, Baztarrikaren departamendua zenbait eragileren artean zabaltzen ari da sailburuordeak Jaurlaritzarentzako prestatu duen “Eta hemendik aurrera zer?” dokumentua. Joan den ekainean Euskara 21 batzordeak -2008an Euskararen Aholku Batzordeak sortu zuenak- proposatu bide zion Patxi Baztarrikari euskararen XXI. menderako estrategiaren ildo nagusiak azaltzeko, eta honek Euskararen Aholku Batzordeari joan den azaroaren 11ko bileran aurkeztu zitzaion. Dokumentuaren mamiaren ezaugarri nagusiak eta betan dimentsio makrosozialean bezala mikrosozialean markatzen diren lehentasunak Berrian Garikoitz Goikoetxeak laburbildu ditu.


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude