Estoniak iragarri du harresia eraikiko duela Errusiarekiko mugan

  • Estoniako autoritateek ostegunean iragarri dute Errusiarekin duten muga, alderik alde harresi batekin itxikio dutela. Bi metro eta erdiko altuera izango du, 110 km-ko luzera eta 2018an hasi nahi dituzte lanak. Etorkinak geratzeko asmoz egingo dutela adierazi dute.


2015eko abuztuaren 28an - 11:02
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Estoniak tentsio handiko harremana dauka Errusiarekin, eta herrialdeko biztanleen parte bat errusiar jatorrikoa da. Ukrainako guda hasi zenetik, eta batez ere, Krimea Errusiaren parte izatera igaro denetik, agintari estoniarrek adierazpen gogorrak egin dituzte. Vilaweben irakur daitekeenez, bi herrialdeen arteko mugan izandako hainbat gertakarik giroa gaiztotu dute, eta Estoniak NATOri babesa eskatu zion. Honek gudako hegazkinak bidali ditu Estoniara.

Letonia bide beretik?

Estoniak harresia iragarri eta berehala, Letoniako Barne Ministro Rihards Kozlovskisek iragarri du beraiek ere aztertu egingo dutela gaia, Unian berri agentziak jakinarazi duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!