Espetxe politiken eskumena Nafarroak berreskuratzeko eskatu du Salhaketak

  • 1923. urtetik Nafarroako Foru Hobekuntzan (Lorafnan) jasota dago erkidegoarena dela espetxeen eskumena baina agintean izan diren alderdi politikoen "utzikeria" salatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 30an - 08:56

Nafarroak espetxeen eskumena hartzeko dagoen beharra. Bultzada baten beharra, izeneko txostena egin du Salhaketak eta emaitzen berri eman du.

Nafarroak eskumen historikoak berreskuratzeko beharra duela uste du elkarte horrek. 1923. urtetik, Lorafnan, Nafarroako araubidean, jasota dago Nafarroarena dela espetxeen eskumena, eta 80. hamarkadararte hala izan da hein batean. Ordutik hona baina, agintean izan diren alderdi politikoen utzikeria izan dela nabarmendu du Salhaketak.

Nafarroako Ley Organikoaren 39.1 artikuluak jasotzen du espetxeen eskumenaren araua. Gobernuak eta Parlamentuak ardura dute Nafarroako Araudiak dioena betetzeko. Eta eskaera horixe egin du Salhaketa elkarteak.

1923koa da legea eta horretan txertatzen den bestea da Nafarroak izan beharko lukeela eskumena era berean espetxe politika arloan arauak betearazteko.

Nafarroako Gobernuaren aldaketa izan zen duela bi urte eta programaren gaineko akordioan jasoa dute lau alderdiek konpromisoa hartu zuten espetxeen eskumena berreskuratzeko, eta beraz, paperetik praktikara pasatzeko garaia dela uste du Salhaketak.

  • Izan ere, gogorarazi dute, Nafar guztien eskubideen eta interesen alde jokatu behar du Gobernuak, aske edo preso egon.
  • Nafarroak eskumen hori hartuko balu, aukera izanen luke bere espetxe politika garatzeko.
  • Horrek ekarriko luke adibidez, Nafar guztiek eskubidea izatea Nafarroan betetzeko kondena.
  • Eta horrek ekarriko luke era berean, errentagarritasun soziala: Nafarroan garatuko litzatekeelako preso horiekin guztiekin egiten den lana, kalera ateratzerakoan gizarteratzea errazagoa izan dadin.

Hortaz, ondorio horiek eskuartean, Nafarroako Parlamentuari eskatu diote, Espainiako Gobernuaren eskaera onar dezatela eta har ditzatela espetxeen eskumenak, Espainiak bidera diezaizkiola Nafarroari.

Horrez gain, komenigarria litzateke espetxe barruko eskumenak ere Nafarroarenak izatea: osasun, hezkuntza eta zerbitzu sozialenak.

Komenigarria litzateke Salhaketaren ustez lehen bai lehen hartzea eskumen horiek.   

Eskaerak babes zabala du

Oraingoz espetxeetan lan egiten duten hamalau elkartek bat egin dute: hala nola Sare GIB/ihes laguntza taldea, Ibarre Multzoa, Nafarroako Espetxeetako Elizbarrutia, Gizakia Helburu, Gaztelan fundazioa, Emausko Trapuketariak, SOS Arrazakeria, Gizakia Herritar fundazioa, Iruñerriko Sare, Lantxotegi elkartea, Nafarroako Ijitoen Idazkaritza fundazioa eta Nafarroako Munduko Medikuak.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude