Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

  • Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe Ereduaren garapena bi faktorek baldintzatu dutela dio txostenak: pandemiak eta azpiegitura gabeziak.


2023ko urriaren 02an - 11:14
Azken eguneraketa: 13:37
Arabako espetxea. Argazkia: Zarateman / CC0

Irailaren 30eko datarekin Bi urteko espetxe-kudeaketaren balantzea Euskadin txostena kaleratu du Eusko Jaurlaritzak. Eusko Jaurlaritzaren ekintzek erreferentziatzat hartzen dute Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako Euskadin espetxe-eredua ezartzeko oinarriak dokumentua. Hor oinarrituta ari da Jaurlaritza Euskal Presondegi Eredua eraikitzen.

Egoera berrira egokitze bidean, kudeaketa-garapena baldintzatu duten bi faktore aipatzen dira txostenean. Batetik, 2021eko urrian eskualdaketa egin zen eta 2020ko martxotik pandemia betean zegoen gizartea. Bestetik, azpiegituretan gabeziak daudela nabarmendu dute. Azpiegitura zaharkituak, gizarteratzeko zentrorik ez egotea, erregimen itxirako sailik ez, eta amen unitaterik ere ez dagoela azpimarratu dute.

Eskualdaketa egin zenetik, espetxe-populazioak gora egin du. EAEtik kanpoko zentroetara eraman daitezkeen pertsonak baino gehiago hartzen dira.

Txostenak dio Gipuzkoako espetxe berria martxan jartzen denean eta izapidetzen ari diren lanpostuen zerrenda berria osatutakoan, gaitasun operatiboa handitzea espero dela.

Gipuzkoako espetxe berria urte amaieran bukatuta egotea espero dute. Txostenak dio, ordea, horrek ez duela esan nahi gaur egungo espetxea (Martutenekoa) berehala itxi eta lekualdatzea gauzatuko denik. Epeak betez gero, 2024ko udaberrian egongo litzateke martxan presondegi berria.

1.577 preso

2023ko irailaren 11ko datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kartzeletan 1.577 pertsona daude. Horietatik %86 zigortuta daude eta %14 prebentzio egoeran.

Zigorra betetzen ari direnen %8 emakumek dira. Espainiako Estatuko batez bestekoa %9 da eta Europakoa %5.

Adinari dagokionez, preso gehienak ondoko bi adin-tartetan biltzen dira: 31-40 eta 41-50.

Jatorria kontuan hartuta, %31,45 atzerritarrak dira. Espainiako Estatuko batez bestekoa %27koa da eta Europan %25.

Zigortuta dauden presoen %31 hirugarren graduan dago eta baldintzapeko askatasunean 221 pertsona.

Langileei dagokienez, hiru herrialdeetan 622 funtzionario lanpostu daude. Lan kontratudun langileak 52 dira eta bitarteko langileak 70.

EAEko presondegietara lekualdatuak izateko eskaerak 656 izan dira eta 384ri ukatu zaie eskaria. Txostenak azaltzen duenez, “okupazio-mailak tentsioak eragiten ditu espetxeetan, eta horren ondorioz, ezinezkoa izan da Estatuko beste leku batzuetako zentroetan dauden pertsonak Euskadira borondatez lekualdatzeko eskaera guztia betetzea”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2024-05-29 | Nekane Txapartegi
Zenbat lo?

Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]


2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera “oztopatzailea” salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude