Espetxe eskumena lortzeko hiru astetara, sindikatuek salatu dute Jaurlaritzak ez dituela zehaztu langileen baldintzak

  • ELA eta Acaip-UGT sindikatuek salatu dute kartzeletako beharginen lan baldintzak ez direla erabaki, eta hartutako neurri batzuekin desados agertu dira. EAEk urriaren 1ean lortuko du Basauriko, Zaballako eta Martuteneko presondegien gaineko eskumena, eta 700 langileri eragingo die aldaketak.


2021eko irailaren 09an - 09:06
Azken eguneraketa: 11:10
ELA sindikatuko kideak Lakuan, asteazkeneko bileraren aurretik. Argazkia: ELA

Eusko Jaurlaritzak urriaren 1etik aurrera eskuratuko du espetxe eskumena. EAEko hiru presondegietan (Basaurikoan, Zaballakoan eta Martutenekoan, Zubietako kartzela eraikitzean itxiko dena) 700 bat langile daude. Jaurlaritza eta ELA asteazkenean bildu dira behargin horien lan baldintzak negoziatzeko. Baina sindikatuak “desadostasuna” adierazi du gobernuaren zehaztasun faltarekiko eta hartutako hainbat neurrirekiko.

ELAk salatu du eskumenaren transferentziarako hilabete baino gutxiago falta den arren, EAEko gobernuak ez duela erabaki konkreturik hartu: “Oraindik ez dakigu zein den Eusko Jaurlaritzaren proposamena langile horiek Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan integratzeko eta zeintzuk izango diren euren lan baldintzak. Soldatak zehaztu gabe daude eta ordutegien gaian ez da kontuan hartzen kolektiboak dauzkan berezitasunak". 

Bestalde, zehaztu behar diren hainbat puntutan “gabezia larriak” daudela salatu du sindikatuak. Hiru kartzeletako langileen lan osasuna eta segurtasuna bermatzeko plana oraindik ez da finkatu, eta plantilla espetxeetara egokitzeko euskalduntze plana ere falta da. Era berean, efektibo gehiago behar dira presondegietako beharrak asetzeko, baina lan postuen zerrenda oraindik egokitu gabe dago. Demagun, gaur egungo langile kopuruak Zaballa bezalako espetxe bati ezingo lioke erantzun.

Eusko Jaurlaritzak lan poltsa berria ireki nahi badu ere, ELAk ez du begi onez ikusi jarraituko duen bidea. Oraindik ez dute lan publikorako eskaintzarik (EPE) zehaztu, baina behin behineko lan poltsa irekitzeko asmoa erakutsi dute: “Horrek euskal administrazioak dauzkan gaitzik nagusienetako bat, hots, behin-behinekotasuna, handitzea ekarriko luke, Europar Komisioak erakutsitako bidean kontrako norabidea hartuz”.

UGT sindikatua bat dator

Acaip-UGT sindikatuko presidenteak ere iritzi bera azaldu zuen asteartean egindako prentsaurrekoan. José Ramón Lópezek zehaztu zuen EPE bat zabaltzea derrigorrezkoa dela lanpostu eskariak egoki betetzeko, baina Jaurlaritzak ezarri nahi duen planarekin, ezinezkoa izango litzateke beharginak bi urte baino lehenago lanean hastea.

Sindikatuak esan duenez, egun, 90 behargin falta dira: “Langileen plazen %30 eta funtzionarioen postuen %10 daude betetzeko”. UGTk iragarri du egoera gehiago okertu litekeela, EAEko hiru kartzeletan dauden langileek lekualdaketa eskatzeko zerrenda zabalik daukatelako. Sindikatuaren arabera,urriaren 1a baino lehen, 700 langileetatik 350ek eskatuko lukete beste kartzela batera bideratzeko aldaketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kartzela
Garaipen gazi-gozoak

Gure kuadrillan, gazteagotan, askotan komentatzen genuen galtzera ohituta geundela. Hamaika gatazka txiki zein handitan murgilduta ibili ginen, ia beti arrazoiz jantzita eta irudimen handiz, baina gehienetan galdu. Pentsa! Guggenheimen aurkako plataforman aritu ginen Guk geuk... [+]


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Datorren urtean hustuko dute Martuteneko kartzela

Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu duenez, datorren urtean hustuko dute Martuteneko espetxea, eta Txomiñeneako proiektuaren bigarren fasea martxan jarriko du udalak. Honela aurreratu du Goiak, Tokiko Gobernu Batzordearen ostean egindako prentsaurrekoan, datorren... [+]


Frantziako kartzeletako gainpopulazioa bukatzeko neurriak eskatu ditu Kartzelen Ikuskari Orokorrak

Abuztuaren 1ean 74.237 preso ziren 60.000 lekurentzat, 179 presondegitan banaturik. Baionako kartzelak, demagun, 75 leku ditu eta 135 preso daude gaur egun bertan. Gainpopulazio horren ondorioak zerrendatzen ditu bere oharrean CGLPL Frantziako Kartzelen Ikuskari Orokorrak:... [+]


Presoen suizidioa: zer gertatzen da kartzela barruan?

Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]


Eguneraketa berriak daude