Espainiako Kongresuak maiatzaren 18an bozkatuko du trans legea

  • Maiatzaren 18an bozkatuko da legea Espaniako Diputatuen Kongresuan eta maiatzaren 15ean hainbat kontzentrazio egingo dituzte pertsona transen kolektiboek hainbat hiritan.

Argazkia: Ted Eytan

2021eko maiatzaren 12an - 12:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Martxoaren 17an Diputatuen Kongresuan ERC, Más País, Compromís, CUP, Junts per Catalunya eta Nueva Canariasek proposamen gisa erregistratutako trans legea, PSOEk Ministroen Kontseiluaren bidez izapidetzea blokeatu ondoren, datorren asteartean, maiatzak 18, iritsiko da kongresuko Osoko Bilkurara. 15:00etan hasiko den saioaren lehen puntua izatea aurreikusten da.

El Salto hedabideak argitaratu duenez, Trans Plataformaren Federazioa pozik agertu da izapide hau azkar egin delako, eta horrek esan nahi du “trans pertsonen berdintasuna hurbilago dagoela”, azaldu du erakundeko lehendakari Mar Cambrollék. “PSOEk erabaki behar du izapidea onartzen duen ala ultra eskuinarekin bat egiten duen”.

Cambrollék nabarmendu du,kontuan hartu beharra dagoela LGTBfobiaren aurkako egunaren hurrengo egunean onartuko dela, eta horrek are garrantzitsuagoa egiten duela talde politikoek datorren asteartean izango duten jarrera.

Mobilizazioak

Trans eta aliatuen antolakundeek hainbat hiritako kontzentrazioak deitu dituzte larunbat honetarako, PSOEri koalizio-gobernuak eman zuen programari leial izateko eskatzeko. Kontzentrazioak egongo dira Madrilen, Almerian, Kordoban, Vigon, Balearretan eta Logroñon, “indar politiko guztien laguntza eskatzeko Trans Legeari, eta maiatzaren 18an osoko bilkurara joango da herri-subiranotasunaren ordezkaritza gorenean, hots, Diputatuen Kongresuan, izapidetzeko onarpena bozkatzera”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
2025-04-30
Meloi saltzailea
Rowling ala Millerey

2024-05-02
Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Eguneraketa berriak daude