“Gobernuaren berehalako dimisioa eskatzeko”, gaur 20:00etan PPren egoitzen edota Gobernuaren Delegaritzen aurrean biltzeko deia egin dute M15en baitako hainbat eragilek. Zabaldu duten oharraren arabera, hamar hiri baino gehiagotan egingo dira kontzentrazioak, tartean, baita Londres eta Amsterdamen ere. Iruñean Karlos III.-a kaleko PPren egoitzan izango da elkarretaratzea.
Herritarrei kalea hartzeko gonbita egin diete eragileek, “Gobernuaren dimisioa eskatu eta demokrazia behetik berreraikiko duen eratze prozesua martxan jartzeko”. Aipatutako eskaeraz gain, bi salaketa egin nahi dituzte: “demokraziaren gutxieneko oinarriak urratzen dituen sistema eta egoera ekonomikoaren larritasuna” eta “agintari politikoen etika falta”.
Oharraren bitartez, sare sozialen bidez sortu eta zabaldu diren ekimenei atxikimendua adierazi diotela argitu dute hura sinatu duten eragileek. Twitterren egin duen ibilbidea eta deialdiak jarrai daitezke #BarbacoaDestituyente traolaren bidez: