Espainiako Gobernuak gasaren BEZa %21etik %5era jaitsiko du urritik aurrera

  • Pedro Sánchez Espainiako presidenteak irratiko elkarrizketa batean iragarri du neurria, eta gutxienez abendura arte iraungo du.

Ser irratian egin ditu Sánchezek adierazpenak.

2022ko irailaren 1ean - 15:42
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiar gobernuko presidente Pedro Sánchezek Cadena Ser irrati katean aurreratu duenez, gas naturalaren BEZa %21etik %5era jaitsiko dute urritik aurrera. Neurriarekin, "klase ertain langilea babestu" nahi dutela adierazi du agintariak, hornigai horren prezioen gorakadari aurre egiteko, eta "jaitsiera fiskal selektiboen" testuinguruan kokatu du.

"Zentzukoa da herritarren berogailuen faktura jaitsi nahi izatea", esan du Sánchezek, eta Ukrainako gerrari zeharka erreferentzia eginez  "ziurgabetasun handiko" egoera batean gaudela adierazi du. Neurria, hasiera batean, urritik abendura arte egongo da indarrean, baina ez du baztertu aurrerago epea zabaltzea.

Modu horretan, Sánchezen gobernuak erantzuna eman dio PP alderdiak sarritan egin dion gasaren BEZa jaisteko eskariari eta asteartean Espainiako Senatuan gai horren inguruan aurreikusita dagoen eztabaidari aurre hartu dio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!