Espainiako Gobernuak euskal preso politikoen gerturatzeak mantsotu ditu

  • Bost hilabetean sei preso baino ez ditu gerturatu Euskal Herrira Pedro Sanchezen Gobernuak. Beranduenez 2020an egingo dituzten hauteskundeetan hurbilketa hauek kalte egingo dioten beldurra dute, El Diario Vascok argitaratu duenez.


2018ko azaroaren 23an - 11:43
Pedro Sanchez Espainiako presidentea.

Hilabetean bi preso gerturatzen hasi ziren irailean, espetxeratuek eta Sortuk zituzten itxaropenetatik oso behetik. Kopurua “etsigarria” dela adierazi dute ezker abertzaletik.

Gerturatu diren sei presoetatik inor ez dute Zaballako espetxera eraman, Asturiesera ordea bai, baina Eusko Jaurlaritzak planteatu zuen 250 kilometroko erradiotik kanpo.

Frantziako Gobernuak aldiz, Euskal Herritik gertu dauden espetxeetara gerturatu ditu Frantziako Estatuan dauden presoen erdiak dagoeneko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude