750.000 oilo izanen lituzke Sineu herrian eraikitzekoa duten Son Vanrell izeneko makro-etxaldeak. Ekologikoki kalte handiak eraginen lituzke: amoniako gehien isuriko lukeen Espainiako Estatuko hazkuntza-zentro handiena litzateke eta herriaren ur kontsumoaren herena bereganatuko luke.
Macrogranges No [Makro-etxalderik ez] plataformakoek pozez hartu dute Sineuko (Mallorca, Herrialde Katalanak) Udalbatzarraren erabakia: urte bateko moratoria ezarri dio Son Vanrell izeneko makro-etxalde proiektuari. Udalbatzarrak aho batez harturiko neurria izan da. Urtean 750.000 oilo hazi eta 156 milioi arraultze ekoizteko zentroa izanen lukete herrian, eta Greenpeace-k ohartarazi duenez, Espainiako Estatuko makro-etxalde handiena eta kutsagarriena litzateke.
Ingurumenaren arloan dakartzan kalteak ikusirik, herritarrek eta hautetsiek aurkako mugimendua dute abiaturik: "Herri mugimendua emankorra izan daitekeela argi gelditu zaigu. Espero dezagun beste udalek ere bide beretik segitzea", adierazi du Macrogranges No-ko bozeramaile Joana Maria Anrichek.
Amoniako gehien isuriko lukeen Espainiako Estatuko makro-etxaldea litzateke eta herriaren ur kontsumoaren herena bereganatuko luke. Amoniakoaz gain, nitrato kantitate alimaleak ondorioztatuko lituzke, "gas biziki kutsagarriak isurita", Greenpeacen arabera.
Horri gehitu behar zaio Llucmajor eta Manacor herrietan diren makro-etxaldeetako ongarriak han batzeko xedea. Horrek, usain txarrak eta uraren kutsadura areagotuko lizkieke inguruko herritarrei. Bi herri horietako herritarren lekukotasunak dituzte froga gisa ekologistek, eta guziek dute ondorio bera: ikusirik Manacor herriko haztegian 70.000 oilo inguru dituztela, "ezin irudikatuzkoa" da 750.000 oilo elkartu nahi dituen zentro baten ondoan pairatu beharko luketen usaina. Hegazti hilen metaketak dakarren kiratsa ere du behin eta berriz salatu Macrogranges No plataformak, bideo zein argazki bidez: "Zulo handiak egiten dituzte eta oiloak botatzen dituzte bertara. Betea izan arte irekirik uzten dute, eta ondotik dituzte estaltzen, urrin nazkagarri bat pairaraziz inguruko herritarrei".
Gisa horretako makroproiektuak geldiarazteko bidean, legediaren aldaketa beharrezkotzat dute ekologistek. Zehazkiago, Nekazaritza Legearen eta Mallorcako Lurralde Planak moldatu beharra eskatu du Macrogranges No plataformak. Hain zuzen, uharte "tipia eta zaurgarria" izanik, makro-etxaldeen egitasmoak debekatzeko neurri politikoak ezinbestekotzat dituzte.
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]
Atzerritarrek Balear Uharteetako higiezinekin espekulatzearen ondorioz, herritarrek geroz eta zailago dute beren herrian bizitzea. Batzorde bat sortu dute erkidegoan, debekua ezartzea aztertzeko. Kanadan bi urtetako debekua ezarri diete atzerriko inbertitzaileei, eta antzeko... [+]
500 kilowatteko potentzia duten plaka fotovoltaikoak ezarriko dituzte eraikin publikoetan. Administrazioaz gain, inguruetan bizi diren eta “pobrezia energetikoa” pairatzen duten 50 familiari eskainiko diote energia. 2021ean, uharteetako sei udalerritan egingo dituzte... [+]
XX. mende hasieran Palma Mallorcakoan historiaurreko zeremonia gune ikusgarria zegoen: Son Oms. 1971n suntsitu zuten azken arrastoa.
Mutrikuko udaletxearen aurrean estatua duen eta Euskal Herriko herri askotako espazio publikoan presente den Cosme Damian Txurruka militarrak kale bat gutxiago izango du aurrerantzean. Mallorcako Palmako udalak berea eta beste hamaika pertsonei frankismo garaian eskainitako kale... [+]
Balear Uharteetako Gobernuak eta Emakumeen Institutuak indarkeria matxistaren aurkako #EstimaBé (Ongi maitatu) kanpaina abiatu dute, bereziki azpimarratzen dituena bikotekide posesiboen arriskuak. Sustapen-bideoa nerabeen artean aski ezaguna den Tik Tok formatuan egin... [+]
2017tik debekatuta zeuden zezenketak Balearretan, baina aurreko astean berriz antolatu dituzte Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Balearretako parlamentuak onartu zuen legea ezeztatu ostean.
Turismoak bertako lurraldearen antolamenduari egiten dion kaltea salatzen duten Terraferida eta Disaribnb elkarteek Balear Uharteetako pisu turistikoen datuak zabaldu dituzte erakutsiz turismorako alokatutako etxebizitzak zenbateraino ugaritu diren bertan: guztira 21.911 etxe... [+]
Turismoaren gaiak zeresana ematen jarraitzen du. Asteburuan protestak eta mobilizazioak izan dira hainbat lekutan: Venezian (Italia) gurutzontzi handien aurkako No Grandi Navi protesta eta ekimenak egin dituzte bi egunez, Palman (Herrialde Katalanak) "Nahikoa da, honaino... [+]
Azken asteetan hainbat ekimen egin ditu Arran gazte erakundeak turismo masiboa salatzeko Herrialde Katalanetan. Prentsan oihartzun handia eman diote ekimenei eta adibidez, El País egunkariak osteguneko azaleko albiste nagusi egin du berria. Eguerdi partean Espainiako... [+]
Beren etxebizitza turismorako alokatzen dutenentzat 40.000 euro arteko isunak iragarri ditu Balear Uharteetako hiriburuko Udalak, El Periodicon irakur daitekeenez.