Espainiako Errege ohia Donostian izango da zezenketen itzuleran

  • Donostiako zezenketen itzuleran izango da Espainiako errege ohi Juan Carlos Borboikoa. Eztabaida piztu da hirian, Udal gobernu aldaketarekin batera zezenketak berriz ere programa ofizialean sartu dituztelako.


2015eko uztailaren 30ean - 11:18
Abuztuaren 13an joango da Donostiara Juan Carlos Borboikoa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abuztuaren 13an Illunbeko zezen plazan izango da. Zezenketa hau Espainiako Telebista Publikoak zuzenean emango du eta hainbat toreatzailek hartuko dute parte: Enrique Ponce, Francisco Rivera Ordóñez Paquirri eta José María Manzanares.

Zezenketen aurkako mugimendua gora berriz ere

Donostia Antitaurinoa Orain mugimenduak manifestazioa iragarri du abuztuaren 9rako, igandea. Sarean 12.500 sinadura bildu dituzte Udalari atzera egiteko eskatuz.

Zezenketen aurka egindako ekintza. (Arg: Donostia Orain)

Sarean hainbat material jartzen ari dira zezenketen aurkako kanpainaren barruan.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zezenketak
Eguneraketa berriak daude