Eskola-segregazioa eta euskara

  • Ikasturte berria. Hezkuntza sistemak zituen arazo “sistemikoak”, urtebetez estali dituen Covidaren uholdea igaro ahala, azaleratu egin dira berriz; gure lotsak eta hutsak: eskola-segregazioa eta euskararen ezagutza ez nahikoa. Biak gero eta nabarmenagoak eta, nire ustez, txanpon bereko bi aldeak.


2021eko irailaren 21ean - 07:49
Azken eguneraketa: 09:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eskola-segregazioa: kale egiten ari gara

Euskadiko Eskola Kontseiluak, hainbat GKEk, Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak eta hezkuntzako adituek behin eta berriro berresten dute: EAEn dugun sistema publiko-pribatuak maila sozioekonomiko bajuko ikasleak segregatu egiten ditu, sare publikora baztertuz.

Hau da Francisco Luna, ISEI-IVEI ebaluaziorako institutoko zuzendari ohiaren diagnostikoa: “...euskal hezkuntza sistemak, zeinak 40 urtean eskumen osoa izan duen, ekitate ezari lotutako barne-arazo larriak ditu, baita segregazio-egoera larriak ere, eskandaluzkoak ia. Ez dugu lortzen, maila sozioekonomikoari dagokionez bi muturretan dauden ikasleen arteko distantzia murriztea, badirudi hezkuntzan egiten dugun inbertsioa ez dela eraginkorra, kanpoko ebaluazioetako emaitzak ikusiz gero; gure sistemak ikastetxeen eta ikasleen gettizazio errealitateak bizi ditu, aniztasun guztien harreraren kasuan erantzukizunen banaketa ez bada orekatua...". [pasarte hau erredakzioan itzuli dugu]

Zeintzuk dira segregazio nabarmen horren ondorioak? Bi abiadurako ikastetxeak, integrazio falta, marjinazio poltsak, (SAVE the Childrenek ohartarazi du 18 urtetik beherakoen % 25,3a – 41.515 haur eta nerabe – pobrezia larrian edo gizarte-bazterketa arriskuan daudela Euskadin, eta 26.543 gabezia handiekin bizi direla), arrakala soziala eta, ziur aski delinkuentziaren gorakada. Ekuazioa erraza da: edo integrazioa edo marjinazioa.

Euskara: ez dira helburuak lortzen

Euskalduntze arloan, gauzak aurrera joan arren, Hezkuntza Sistemak helburuak ez dituela lortzen dio ISEI erakundeak egin duen azken Ebaluazio Diagnostikoak (2019). Horren arabera, Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleen %34,1k ez dute lortu erreferentziako euskara maila (B1), ezta DBHko 2.mailako ikasleen %53,3k berea ere (B2). Beherakada are eta nabarmenagoa da hezkuntza itundu-pribatuan. ISEK indize sozioekonomiko eta kultural baxukoa, errepikatzailea edota atzerritar jatorrikoa -ISEIK dio- hori da, oro har, euskaraz aritzeko zailtasunak dituztenen argazkia. Ezin da garbiago esan.

Erabilerari dagokionean, 15 eta 29 urte bitarteko gazte euskaldunen artean euskararen erabilerak behera egin duela erakusten du Gazteen Euskal Behatokiak iazko martxoan argitaratu duen Euskadiko Gazteen Egoeraren diagnostikoak.

Segregazioa eta euskara

Ez da zaila irudikatzea eskola segregatu baten ikasgela batean zein izan daitekeen inoiz “ama” edo “gero arte” hitzak entzun ez dituzten bertako umeen abiapuntua euskararen aurrean: ezjakintasuna, harridura, etxekoen aldetik motibazio eza. Nola murgildu euskal kulturan eta euskaraz, prekarietatean bizi eta etorkizun iluna duten ume horiek? Nola konbentzitu euskaraz egin dezaten sare sozial integratzaile bat osatu gabe? Nola sortu sare integratzaile hori bere eskolan denak haiek bezalakoak badira, ume segregatuak, alegia? Zer interesa du euskarak inoiz bere ezagutza eskatuko ez dioten lanpostu batean egotera behartuta dagoenarentzat, inoiz administrazioan lekurik izango ez duenarentzat? Zertarako ikasi euskara nire inguruan inork ez badu erabiltzen? Familia behartsuen indize handia duten eskoletako umeei kentzen diegu euskara normaltasunez ikusteko aukera eta besteekiko elkarbizitzarako gaitasuna lantzekoa, pertsonalki eta sozialki aberastu ahal izateko. Euskara bihurtzen ari gara klase ertainekoen hizkuntza? Ekuazioa erraza da: edo integrazioa euskararen munduan edo marjinazio erdalduna.

Segregazioarekin guztiok galtzen ari gara, eta etorkizuneko gizartearen elkarbizitza eta euskaraz egiteko eskubidea kolokan jartzen da. Segregazioa oztopo bat da eta euskararen normalkuntzaren aurka jokatzen du.

 

José Manuel Martínez (irakasle ohia)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Eguneraketa berriak daude