Ertzaintza oldartu egin zaie herritarrei Erandioko etxegabetze batean

  • Etxegabetzearen aurka bertaratzeko deia egin dute Bilboko Etxebizitza Sindikatuak eta Uribe Kostako GKSk. Caixabankena da etxea.

Ertzaintzaren kargak izan dira portalaren atarian, babesa adieraztera hurbildu direnen aurka. (Argazkia: Gedar)

2023ko maiatzaren 25ean - 12:11
Azken eguneraketa: 13:41
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Caixabank-ek pertsona bat etxegabetu du Erandion, Tartanga kaleko 8-J atarian. Bertaratzeko deia egin dute Bilboko Etxebizitza Sindikatuak eta Uribe Kostako GKSk. Hamarnaka pertsona gerturatu dira etxegabetzeari aurka egitera, eta Ertzaintza horien aurka oldartu da. 11:00etarako zegoen ezarrita etxegabetzea, eta 13:00ak aldera bota dute etxetik bizilaguna.

Goizean goizetik izan da Polizia atarian, eta segizio judiziala ere bertan da, Gedar-ek jaso duenez. Bilboko Kontseilu Sozialistak bideoan erakutsi duenez, etxera sartu dira eta barruan zeudenak indarrez atera dituzte. 

Josebak, etxetik kanporatzeko arriskuan dagoen bizilagunak, bere egoera azaldu du bideoan. Duela bost urte sartu zen bost urte hutsik zeramatzan Caixabanken etxean. Ordutik bertan bizi izan da, eta hiru epaiketa izan ditu; aurreneko biak irabazi egin zituen, eta azkenekoa galdu. Erandioko Udaleko gizarte-laguntzaileak Sestaon gela bat eskaini zion, 1902ko eraikin batean zegoena, eta duela hilabete Europako Erkidegoak "eremu degradatu" izendatu duena. Etxe horretara joanez gero, ordaindu ezin bazuen etxegabetu egingo zutela azaldu zioten, eta hilabeteko aurrerapena eta asegurua eskatu zizkioten: "Azaldu nien ez neukala hainbeste diru".

 


Etxegabetzeak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...