Errore historiko nazionala

  • Ezker abertzalea deritzan espazioan kokatzen garen guztiok, esan beharrik ez dago, poztasunez hartu ditugu Bilduren emaitzak.


2011ko maiatzaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Ainhoa Larrañaga.

Espainiar demokraziari oraindik ere ibilbide luzea falta zaion arren, berriro ere instituzioetan izango dugu, luzaroan isilarazia izan den euskal jendarte zabala ordezkatzen duen adierazpide politikoa. Ez hori bakarrik, espazioa zabaldu egin da, EA eta Alternatiba gehitu ostean. Txalotzekoa, zailtasunak gainditzea lortu duen ariketa politikoa.

Dena ez da baina, positiboa izan. Pello Urizarrek Arrasaten egindako ekitaldi politikoan zioen “… ezberdinen arteko konpromisoak kezka sortu duela…”. Nik erantzungo nioke, berdinen artean konpromisorik hartzeko gai ez izateak eragin didala kezka. Ezberdinak bildu eta berdinak bereizi jarraitzen dute. Asko izan gara hauteskunde hauetan ezker abertzalearen bilketa osoa gertatu ez delako haserre eta goibel izan garenak ere. Errore historiko nazionala deritzot, ezker abertzaleak (zentzu zabalean hartuta), hori baino heldutasun eta erantzukizun politiko gehiagoz ez jokatu izana. Asko gara Aralar Bildun ez egotea ulertu eta onartu ez dugunak, hor bertan zegoelako ezker abertzalearen ardura politikoaren erronka zailenetakoa; pasatakoak pasata, heldutasun politikoz jokatzea, horra hor langa. Bilduk ilusioa eta esperantza ekarri duen arren, ezin ezkutatu, bai Aralarrek eta baita Bilduk ere azaldu duten ezgaitasuna, (NaBai eta AB kanpoan daude) izaera nazionaleko proiektu bakarra aurkezteko, ezker abertzalean kokatzen garen independentistoi. Helburu, ezin dira alderdiak izan; helburua, beti da proiektu politikoa: herri hau ezkerretik independentziara eramango duen proiektu politikoa.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude