Errekorrak hautsi ditu Athleticen partidak: 48.121 ikusle

  • Europan, emakumezkoen futbol partida batek ez du sekula horrenbeste jende bildu, eta mundu mailako bigarren daturik altuena da. Gizonezkoen taldeak denboraldi honetan ez du zifra hori gainditu.


2019ko urtarrilaren 31n - 09:42
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Emakumezkoen Espainiako Kopako final-laurdenetako partida jokatu da asteazken iluntzean Bilboko San Mamés estadioan. Jendez lepo zegoen: Europan emakumezkoen futbol partida batean inoiz bildu den jende gehiena. Ia 50.000 lagun egon dira San Mamesen –53.000 sartzen dira–. Lehen aldia da denboraldi honetan hainbeste jende biltzen dena, eta klubaren historian bi partidetan baino ez da gainditu kopuru hori.

Mundu mailan behin baino ez du gainditu emakumezkoen partida batek hainbeste jende. Iaz, Mexikoko ligako Monterrey eta Tigres taldeen arteko norgehiagokan 51.211 ikusle bildu ziren.

 

Nazioartean oihartzuna izan du albisteak. Esaterako, The Washington Post hedabideak zabaldu du berria.

Athleticek ezin izan du Atletico Madril mendean hartu. 0-2 galdu eta final-erdietarako txartela ez du eskuratu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Athletic
2025eko otsailaren 4
Iñigo Cabacas Herri Harmaila
“Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

2025eko urtarrilaren 8
Garazi Murua. Taldeko kapitaina
"Gabarra ez da gizonezkoen sinbolo esklusiboa: guztiona da"

2024ko apirilaren 10
Athletic

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!