Errekaleor hustu nahian argindarra eten eta gazteen kontra oldartu da polizia

  • Gasteizko Errekaleor auzoa argindarrik gabe utzi du Iberdrolak, Gasteizko Udalak sustatuta. Horren ondoren, auzoa husteko lanei ekin diote.


2015eko apirilaren 01ean - 12:22
Udaltzainei modu baketsuan egin zioten aurre Errekaleorreko bizilagunek.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iberdrolako langileek, udaltzainen eta ertzainen babespean argindar kableak eraman dituzte auzotarrek hornidura elektrikoa berreskuratu ez dezaten. Okupatutako etxeetan bakarrik ez, auzoan bizi diren familien etxeetan ere argindarra moztu dute.

Auzoan bizi diren gazteek lapikoekin soinua egin zuten asteartean protesta moduan. Errekaleor bizirik! plataformak Twitterren salatu duenez, poliziak bertan daudenen aurka kargatu zuen: "Identifikatzen hasi eta borra luzagarriak ateratzen bukatu dute".

Kargen eraginez jendea zauritu dutela ere salatu dute: "Auzokide bat anbulantzian dago".

Gazte talde bat argindar kutxa baten azpian eseri zen eta ertzainek banan-banan atera zituen. Batzuei “agintaritzaren aurkako atentatua” eta “desobedientzia delituak” leporatu dizkiete. Behin argindarra moztuta eta hornidura kenduta, Errekaleorretik alde egin du poliziak.

Asteartea arratsaldean Gasteizko Andra Mari Zurian elkarretaratzea egin zuten. Apirilaren 1ean elkarretaratze eta adierazpen publiko gehiago eginen dituzte auzoa biziberritzeko lanean ari diren gazteek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude