Gasteizko Udalak Errekaleor auzoa hustu nahi du berriz. 2013ko irailean ikasle talde batek eraikin bat okupatu zuen eta geroztik asko dira auzora bizitzera joan direnak. Bestelako bizi eredua martxan jarri dute bertan, autoantolakuntza eta autogestioa oinarri dituena.
“Udaletik mugimenduak egiten ari dira. Ez zaie komeni autoantolakuntza posible dela erakusten duen proiekturik”, salatu dute Errekaleorreko bizilagunek Info7 irratian egindako elkarrizketan.
Auzoko etxe okupatuetako batzuk Ensanche 21 udal enpresarenak dira. Enpresaren arabera etxebizitza batzuk “legez kanpo” okupatuta daude eta eraikinen egoerak bertakoen bizitzak arriskuan jartzen ditu. Hori dela eta, Udalak perituak bidaliko ditu auzora, etxebizitzak zein egoeratan dauden aztertzera.
Hala ere, Errekaleor Bizirikeko kideak arkitekto eta peritu ezberdinen iritziak biltzen dabiltza: “Lehenengo perituak hamabost blokeak aztertu eta estruktura aldetik ondo daudela esan du”.
Errekaleor Gasteiz kanpoaldean zegoen auzo bat da. Elizak 60ko hamarkadan eraiki zuen langileei etxea emateko. Hasieratik auzo izaera indartsua izan zuen, auzo elkartea sortu eta behar zutena eraiki zuten; baita Udalari presioa eginez beste zenbait gauza lortu ere: zentro soziala, frontoi eta auzoaren urbanizazioa besteak beste.
XX. mendearen amaieran auzoaren itxura zaharkituak bere horretan jarraitzen zuen. Errekaleor botatzeko eta etxebizitza berriak eraikitzeko plana prestatu zuen Gasteizko Udalak. Baina 2013ko irailaren 3an ikasle talde batek Errekaleorreko eraikin bat okupatu zuen. Auzoak ematen zituen aukerak ikusi eta Errekaleorren okupaziotik harago, alternatiba integral bat planteatu zitekeela ikusi zuten.
Gaur egun 100 lagun inguru bizi dira Errekaleorren, betiko auzokideak eta auzoa “biziberritzeko” asmoarekin bertara joandako ikasle, gazte eta “ez hain gazteak”. Geroz eta bizilagun gehiago dira. Horrelako proiektuek denbora behar dutela badakiten arren, neurri batean “egonkortu” egin dela diote.
Gai ugari lantzen dituzten taldeak dituzte eta horretaz gain, astero zinema edota perkusio entsegu irekiak antolatzen dituzte. Bi astero hitzaldiak prestatzen dituzte. Urtarrilean auzolanerako gonbidapena luzatu zuten Gasteizko bizilagunak Errekaleorrera hurbildu zitezen.
Auzoko bizitza agortu ez dadin okupatu dituzte etxe hutsak
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.
21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.
Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.
Beste bizi eredu baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]