Errefuxiatuek harrera beroa egin zieten Huarte eta Zuloagari Atenasen libre geratu zirenean

  • Errefuxiatu talde batek Begoña Huarte eta Mikel Zuloagari libre geratu zirenean Atenasen egindako ongi etorria jasotzen du Ibai Arbide Azak bere Twitter kontuan jarritako bideoak.


2017ko urtarrilaren 02an - 15:22
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Epailearen aurrean deklaratu ondoren Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga libre utzi zituzten Atenasen joan den abenduaren 30ean. Errefuxiatu ugari hartzen dituen City Plaza Hotelean harrera beroa egin zieten Zuloaga, Huarte eta haiekin zihoazen Behrouz eta Rahin errefuxiatuei.

Zuloaga eta Huarteri bi delitu leporatu dizkiete, “legez kanpoko inmigrazioa sustatzea” eta “arduragabekeria larria” auto-karabanak ez zituelako beharrezkoak diren neurriak betetzen. Grezia utzi ahal izateko 2.000 euroko bermea jarri zien epaileak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude