Errefuxiatuei baliozko ondasunak konfiskatu nahi dizkie Danimarkako Gobernuak. 300 euro baino gehiagoko balioa duten objektuak kentzea proposatu du Lars Løkke Rasmussen buru duen gobernu kontserbadoreak. Hala jaso du Diagonal agerkariko Carmela Negretek.
Gobernu daniarraren esanetan, aipatu neurria indarrean jarrita errefuxiatuek beren alojamenduaren kostuak ordainduko lituzkete. Areago, Immigrazio eta Justizia ministro Sören Pind-ek adierazi du errefuxiatuei objektuak kentzea dela horretarako modu bakarra. “Balio esanguratsuko ondasunez ari gara, beti ere balio sentimentalik ez badute. Esaterako, norbait diamantez beteriko kutxa batekin badator, eta guk babesa ematea nahi badu, uste dut bidezkoena dela neurri hau aplikatzea”, azaldu du Pind-ek.
Proposamena parlamentuko bilerara eraman ondotik, gobernuak salbuespen batzuk egin ditu, konfiskatu beharreko objektuen zerrendatik mugikorrak, ezkontza eraztunak eta ordenagailu eramangarriak kenduz. Proposamena oraindik bozkatzeke dago, baina Negreteren aburuz, horrelako neurri bat proposatze hutsak agerian uzten du gobernu daniarraren “sentsibilitate falta”. Diagonaleko kazetariak adierazi duenez, proposamenak naziek juduei egindako konfiskazioak ekartzen ditu gogora.
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]
Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]
Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.
Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]