Errefuxiatu bat gaixorik hil ostean, eremuari su eman diote errefuxiatuek Greziako Chios irlan

  • Emakume bat gaixorik hil eta haserrea eta izua hedatu ostean piztu da sutea Vial eremuan. Kanpamendua 1.000 pertsonarentzat aurreikusia dago, eta 5.000 lagun bizi da. Greziako errefuxiatuen egoera dramatikoa dela salatu dute hainbat elkartek azken asteetan.

     


2020ko apirilaren 19an - 19:21
Argazkia: solidaritychios.files.wordpress.com.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

47 urteko emakume irakiar bat hil zen larunbat gauean Greziako Chios irlako Vial errefuxiatu eremuan. Asilo eskaera egina zuen emakumeak, eta erantzunaren zain zegoen. Egun batzuk zeramatzan sukarrarekin. Heriotzaren berri zabaltzean istiluak hasi dira kanpamentuan, eta errefuxiatuek su eman diote euren eremuari.

“Kanpamenduko administrazio zerbitzu gehienak suntsituta daude”, adierazi du Migrazioen Ministerioko arduradun Manos Logothetisek. Esan du ez dagoela zauriturik, eta hiru pertsona atxilotu dituela poliziak sutearekin zerikusia dutela susmatuta.

Kanpamenduetako drama

Errefuxiatuen drama areagotu egin da COVID-19 gaitzarekin mundu osoan. Grezia kontinentaleko hainbat kanpamendu berrogeialdian ezarri zituen gobernuak apirilaren 8an, eta orduan jada irletako errefuxiatuen eremuen egoeraz ohartarazi zuten migratzaileekin lanean ari diren elkarteak. Masifikazioa eta oinarrizko osasun azpiegitura eza arau dira eremu horietan. Vialeko eremua 1000 pertsona hartzeko dago pentsatua, eta 5000 lagun bizi da bertan.


Errefuxiatu krisi globala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.