Anoeta Zutikek kanpaldi mugagabeari ekingo dio uztailaren 11n

Zuzeneko jarraipena
  • Erraustegiaren kontrako giza kate jendetsuaren ostean, Gipuzkoa Plazan bildu ziren ehunka herritar maiatzaren 29an. Kanpaldi iraunkorra martxan jarri zuten Donostian. Ordutik gauza ugari gertatu dira, tartean mugimendua herrietara zabaltzen ari dela. ARGIAn jarraipena egiten ari gara.


2016ko uztailaren 4an - 11:45
Gakoak
Egunero 19:00etan Gipuzkoa Plazan biltzeko deia

Lehen batzarrean hurrengo bilkuretarako ordua finkatu da: egunero 19:00etan bilduko dira Gipuzkoa Plazan. Mugimendua hiriburuan abiatu den arren, ez du Donostian zentralizatutako ekimena izateko asmorik eta Gipuzkoa osora hedatzeko aukeraz hitz egin da asanblada orokorrean.

Erraustegia, "politika egiteko modu baten ondorio"

Erraustegiaren aurkako dinamika iraunkorra martxan jartzea da Gipuzkoa Zutik deialdiaren helburua, baina arratsaldeko lehen asanbladetan argi gelditu denez, erraustegia politika egiteko modu baten sinbolo gisa ulertzen dute, gizarte eredu baten ondorioetako bat dela uste dute bertan bildutako lagunek.

Gipuzkoa Plazan lotan geratzea erabaki dute hainbat herritarrek

Gipuzkoa Zutik lemapean egindako deialdiari erantzunez bildutako jendea talde ugaritan sakabanatu da 16:00etatik aurrera eta bakoitzaren ondorioak bildu dituzte 17:00etan hasi den batzar nagusian. Gipuzkoa Plazan lo egitea izan da lehenengo erabakietako bat. Horrekin batera, dinamika indartzeko beharrezkoak diren hainbat lan talde sortu dira: komunikazioa, formakuntza, logistika, dinamizazioa...

 

Gipuzkoako Plazan biltzeko deia arratsaldeko 16:00etarako

Gipuzkoa Zutik mugimenduak arratsaldeko 16:00etan Gipuzkoako Plazan biltzeko deia egin die herritarrei. Sistemaren sinbolotzat jo dute errauskailua eta honen aurka egiteko gauen ez direla etxera joango iragarri dute.

 

Milaka pertsona bildu dira Gipuzkoako Plazan errauskailuaren aurka

Giza katea desegin ondoren, herritarrek Gipuzkoako Plazara jo dute eta bertan milaka pertsonek parte hartu dute Errauskailuaren Aurkako Mugimenduak egindako ekitaldian parte hartzera.


 

<< <
1 2 3 4 5
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoa Zutik
Eguneraketa berriak daude