Erlijio ikasgaiak “penko” EAEn: ikastetxeen %80k ez du eskainiko ikasle faltagatik

  • Batxilergoa eskaintzen duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeen %80k ez du erlijioko irakasgairik eskainiko ikasle faltagatik. Era berean, erlijioak ordu gutxiago izango ditu lehen hezkuntzan eta DBHn.


2015eko urriaren 5ean - 09:59
Lomcek erlijio indartzea bazuen helburu, batxilergoko ikasle gehienek beste hautazkoak aukeratu dituzte.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lomce legea bere osotasunean indarrean jartzearekin batera, 2015-2016 ikasturtean erlijio irakasgaia batxilergoko azken notarako ebaluagarria izango da. Hala ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batxilergoko ikasleen %8,7k baino ez du aukeratu ikasgai hau.

Zehazki, batxilergoan arituko diren 15.102 ikasleen artean 1.309k aukeratu dute erlijioa; 6.399k erlijioaren ordezkoa den balore etikoak hautatu dute, eta gainontzekoek historia, marrazketa teknikoa edota kimika bezalako beste hautazko bat.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren datuen arabera, 120 ikastetxetik 26k baino ez dute osatu erlijiorako taldea (gutxienez hamabost ikasle matrikulatu behar dira taldea osatzeko). 34 zentrotan ez da eskaerarik izan, eta 35etan bost eskaera baino gutxiago izan dituzte.

Erlijioa aukeratu duten ikasleek  ez badute talderik euren ikastetxeetan, urrutiko hezkuntza programaren bitartez jaso ahalko dute. 2010etik dago martxan programa, eta ikasgai batean talderik ez duten ikasleei zuzendua dago.

Ordu gutxiago erlijioari

Era berean, erlijio ikasgaiari Hezkuntza Sailak emandako ordu kopurua %33 jaitsi da. Murrizketa posible izan da Lomcek, 90 minututik 45era jaitsi duelako astean erlijioari eskainitako denbora aurreko hezkuntza legea zen LOEkin alderatuz gero. Gaur egun, Hego Euskal Herrian, erlijio ikasgaia modalitate ugaritan (katolikoa, ebangelikoa, islamikoa eta judua), haur hezkuntzako bigarren zikloan, lehen hezkuntzan, DBHn eta batxilergoan eskaintzen da.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

LOMCE legea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...