Eremu ‘ez euskaldunera’ ez pasatzeko 623 sinadura aurkeztu dituzte Zizur Zendeako herritarrek

  • Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrako ordezkariek jaso dituzte sinadurak, zendeako UPNk eremu elebidunetik ateratzeko mozioa onartu ostean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 23an - 13:18
Zizur Zendeako ordezkariak, lauko gobernuaren ordezkariekin.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
"Oso larriturik" daude Zizur Zendeako herritarrak, Undianoko Kontzejuko zinegotzi Enrique Mirandak adierazi duenez, gainontzeko herritarren izenean, zendea zonalde erdaldunera ez pasatzeko 623 sinadurak aurkezterakoan. Herritarren "Europako Hizkuntza gutxituen kartak eta Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen kartak aitortutako hizkuntza eskubideen kontra" egiten du UPNren ekinak, Mirandak salatu duenez.

"Denok dugu gure hizkuntza bizitzeko eskubidea", azdarrikatu du: "Zendean lan handia egin dugu goi tentsioko enpresa handien aurka, meatzea... zoritxarrez, oraingo honetan, gure udalaren kontra egin behar dugu borroka eta oso tristea da", ziurtatu du eta hizkuntz eskubideetan "galerak ez, soilik eskubideak" lortzeko prest daudela.

3.000 biztanle dauzka zendeak eta horietatik 623 sinadura jaso dituzte, gaur-gaurkoz.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zonifikazioa
Eguneraketa berriak daude