Eraso sexisten kontrako protokoloa martxan Baionako bestetan

  • Lapurdiko hiriburuan festetan gertatu ohi diren sexu erasoak ezagun dira. Uztailaren 26an hasiko dira Baionako bestak, eta talde feministek eraso horiei aurre egiteko elkarlana aldarrikatu eta protokolo bat abiarazi dute.


2017ko uztailaren 26an - 09:05
(Arg.: iparraldekohitza.eus).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baionako Herriko Etxea prebentzio lanak egiten ari da gaiaren inguruko afitxak argitaratuta, informaziorako guneak jarri ditu, eta azken urteetan jaien amaierako balorazioan eraso eta salaketen berri eman du. Paf!, Zutik, Les Bascos, Zizpa Gaztetxea, Aitzina eta Le Planning Familial talde feministek adierazi dute Udala egiten ari den lan hori beharrezkoa bada ere ez dela nahikoa, eta diote ez dela besten bukaerara arte itxaron behar izandako erasoen berri emateko. 2016ko Iruñeko sanferminetako kasua jarri dute adibide gisa, gogorarazteko iaz Nafarroako hiriburuan izandako sexu eraso baten aurrean, festen erdian, Udalak elkarretaratzera deitu zuela erasoa salatzeko.

Protokoloa martxan

Feministen koordinazioak telefono zenbaki bat eman die bai prentsari eta bai Herriko Etxeari edozein eraso izan dela ere jakinaren gainean egoteko. Salaketaren bat baldin bada, hedabideetara oharra bidaliko da eta sare sozialen bidez ere zabalduko da, elkarretaratzerako deialdia eginez. Deialdia egunean bertan edo biharamunean izango da, arratsaldeko 6etan Roland Barthes zelaigunean, laborarien xokoaren aitzinean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexismoa
Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


2025-02-14 | Parean Elkartea
Sustraietatik eraldatuz
MULTIMEDIA - dokumentala

Haur literaturan aurreiritzi sexistak egon badirela frogatu dugu lan honekin. Errealitate hau ezagutarazi, sentsibilizatu eta bide batez, aurreiritzi sexista hauek desagertzeko bideak ipintzea izan da lanaren xedea. Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan... [+]


2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Zuen etxean ere emakumeak arduratzen al dira opariak erosteaz?

Opariak erosteaz batik bat emakumeak arduratzen direla diote azterketek. Durangoko Azokan murgilduta eta Gabonak gertu, gai aproposa dirudi inkestek erakusten duten errealitateaz, gizonek jartzen dituzten aitzakiez eta emakumeek duten "zama mental ikusezina"... [+]


Nolakoak dira haurrentzako ipuinak, genero ikuspegitik?

Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]


Zumaiako festetan gutxienez hiru eraso salatu dituzte

Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.


Haurrei zuzenduta dauden iragarkietako genero estereotipo errepikatuenak

Jostailuen interneteko iragarkiek genero rol eta estereotipo gehiago erreproduzitzen dituzte, telebistako iragarkiek baino. Hori da Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak egin duen txostenaren ondorioetako bat. Hamar estereotipo errepikatuenak zerrendatu dituzte, horien... [+]


2021-10-14 | June Fernández
Kamera aurrean
Gaztea, argala eta liraina izan behar duzu... emakumezkoa bazara

Naiara Vink EHUko ikerlariaren doktoretza tesiak agerian utzi du Espainiako Estatuko emakumezko berriemaile eta aurkezleek bizi duten presio estetiko sexista. Zein da egoera Euskal Telebistan eta nola irauli daiteke? Sei euskal kazetariri bota diegu galdera.


2021-09-22 | Gasteizko Udala
Euskarazko hizkera sexista, baita nahi gabe ere
MULTIMEDIA - solasaldia

Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolaren baitan euskarazko hizkera sexistaren inguruan Irene Arrarats itzultzaileak 2020ko abenduaren 1ean eskainitako hitzaldia, Alaitz Andreuk dinamizatuta.


Non daude emakume entrenatzaileak?

Eta zuk, txikitxo, honetan [kirol zehatz batean] jokatzen duzu?”. Horixe galdetu zion irakasleak nazioarteko emakume jokalari bati, gizonez betetako entrenatzaileen formakuntza-saioan. Esaldiaren paternalismoaz mintza ninteke, edo maila hartako kirolari hori bere esparruan... [+]


2021-07-06 | Estitxu Eizagirre
Desgaitasun bat izatea eta adina, diskriminaziorako arrazoi nagusi EAEn

Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn ikerlana argitaratu du. Bertan agertzen diren datu ugarien artean, bat hauxe: azken urtean pairatutako diskriminazioetan, gehien agertu direnak adinari eta desgaitasunei lotutakoak izan dira. Grafikoan... [+]


2021-05-07 | Edu Zelaieta Anta
Seme sinpatikoak

Aita sinpatikoak izeneko zutabe bat argitaratu zenuen aldizkari honetan bertan, duela ia hamahiru urte. Eta, nolabait, haren segidakoa izan daiteke orain idazten hasi zaren beste hau: Seme sinpatikoak. Oraingoan, arestiko izenburuak agertzen duenez, semearen roletik ari zara,... [+]


Pom Pom Boys
MULTIMEDIA - dokumentala

Parisko Sibelle lehen hezkuntzako ikasleek Agathe liburuzaina berriz aurkitu dute. Urtero bezala, tailerren bidez, giroa astuntzen duten estereotipoak desegingo dituzte. Baina aurten, mezua entzunarazi beharko dute eskolako esparru lasaigarritik haratago, sexismoaren aurkako... [+]


2021-02-16 | Estitxu Eizagirre
Adikzioa duten emakumeek zailago dute tratamendua eskuratzea eta mantentzea

Mendekotasunen bat duten emakumeek askotan ez dute tratamenduetara jotzen, zigor soziala saihesteko. Eta tratamendua hasten duten emakumeen erdiek sentitu izan dute uzteko gogoa, batez ere gizonez osatutako taldeetan konfiantza falta sentitzen dutelako eta askotan jarrera... [+]


Oñatiko institutuko mutil eta neskek gona jantzi dute, Mikelekin elkartasunez

Ikasgela bateko gazteek egindako gogoeta institutu guztira zabaldu eta azkenean ikastetxe guztiak egin du bat aldarrikapenarekin: gonaz jantzita agertu dira Oñatiko neska-mutilak, arropak ez duelako generorik. Goienak kontatu duenez, elkartasuna adierazi nahi izan diote... [+]


Eguneraketa berriak daude