Eraso sexistarik gabeko jaiak nahi dituzte Gasteiz, Donostia eta Bilboko Udalek

  • Donostia, Gasteiz eta Bilboko udaletako Berdintasun Sailek bat egin dute eraso sexisten kontrako aldarrikapena egiteko. Hiru hirietan berdintasunaren aldeko kanpainak jarri dituzte martxan beren Aste Nagusietan.


2014ko abuztuaren 7an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Bilboko Aste Nagusiko "Egin keinu berdintasunari" kanpainaren aurkezpena (argazkia: Telepress)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bilbo: “Ez beti da ez. Tematzea jazartzea da. Jazartzea erasotzea da”

Bilbo lilaz jantziko da berdintasunaren alde. Txupinazoan baloi lilak banatuko dira eta jai bukaeran, Marijaiaren erreketan, kolore bereko su artifizialak nagusituko dira. Autobusak eta tranbiak ere lilaz jantziko dira aurtengo Aste Nagusian.

“Egin keinu berdintasunari” photocall ibiltaria ere antolatu du Udalak. Bertaratzen direnek mezuak utzi ahal izango dituzte eta argazkiak www.bilbao.net/geubiok, webgunean eskegiko dira.

Iaz alkatetzako Berdintasun Kontsailaritza eta Bilboko konpartsak batu ziren aholkularitza kanpaina bat martxan jartzeko. Aurten 600 saltokik eta 241 ostalaritza-lokalek  kanpainarekin bat egin dute.

Bilboko Udalaren eraso sexisten kontrako protokoloak lau urte daramatza martxan eta 400 polizia mugiarazten ditu Aste Nagusian.

Donostia: Etxeko lanen banaketa, festetan ere

Donostiako Udalak portutik Bulebarrera mugituko den karpa bat jarriko du, eraso sexistei buruz informatzeko, ohartarazteko eta kontzientziatzeko. Tailerrak eta jarduerak ere izango dira, eta adituak egongo dira herritarren galderei erantzuteko.

Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziak salatu du emakumeek gizonek baino ordu eta erdi gehiago ematen dutela etxeko lanetan, eta festetan lana handitzen dela.

Etxeko lanen banaketa aldarrikatu du Donostiako Udalak, festetaz denok berdin gozatu ahal izateko.

Gasteiz: “Ez dut olagarrorik nahi konpainiako animali bezala”

Andra Zuriaren jaietan ere hainbat ekimen egin dituzte gai honen inguruan kontzientziatzeko “Ez dut olagarroa konpainiako animali bezala nahi” lemapean.

Elkarte feministek “tetatinen” (blusek nesken bularretan jartzen dituzten pegatinak) kontrako aldarrikapena egin dute.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.